Kontrolatzaileak instalatzea

Instalatu hainbat kontrolatzaile eta erlazionatutako softwarea zure ordenagailuan.
1
Prestatu instalatu baino lehen.
Hornitu unitate nagusia aukerako tresneriarekin (Aukerako tresna).
Instalatu kontrolatzaileak eta softwarea zure herrialde/eskualdeko Canon webgunetik deskargatuta behean adierazitako URLaren bidez.
(https://global.canon/en/support/)
Kontrolatzaile eta softwarearen bertsio berriak eskuragarri daudenean Canonen webgunera igotzen dira. Beharrezkoa izanez gero, deskarga itzazu zure makinaren jarduera-ingurunea egiaztatu ondoren.
Baliteke kontrolatzaileen eta softwarearen funtzio batzuk eskuragarri ez egotea makinaren modeloa edo jarduera-ingurunearen arabera.
Baliteke kontrolatzaile batzuk erabiltzen ari zaren sistema eragilearekin bateragarriak ez izatea. Egiaztatu kontrolatzaileen bateragarritasuna Canon webguneko sistema eragileen azken bertsioekin.
2
Instalatu kontrolatzaileak.
Instalatzeari buruzko xehetasunetarako, ikusi erabili behar dituzun kontrolatzaileen eta softwarearen gidaliburuak.
IP helbide nagusiaren bidezko komunikazioa [Firewall Settings] aukeran baimenduta ez badago, ezingo duzu kontrolatzailea instalatu. Argibide gehiago eskuratzeko, ikusi IP helbideak zehaztea firewallaren ezarpenetan.
Kontrolatzailea instalatu ondoren, instalatu duzun ordenagailuaren IP helbide nagusiaren bidezko komunikazioa [Firewall Settings] aukeran baimenduta ez badago, ezingo duzu ordenagailu horretatik inprimatu.
A14U-032