DNS ezarpenak konfiguratzea

DNS (domeinu-izen sistema) ostalari (edo domeinu) izen bat IP helbide bati lotzen dion izen-bereizmen zerbitzu bat da. Konfiguratu DNS, mDNS edo DHCP ezarpen aukerak, beharrezkoa bada. Kontuan izan DNS konfiguratzeko eta IPv4 eta IPv6 konfiguratzeko prozedurak ezberdinak direla. Administratzaile-pribilegioak behar dira eragiketa hori burutzeko.
DHCP hautazko ezarpena linea nagusira soilik aplikatzen zaio.
1
Abiarazi Urruneko EIa. Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atari-orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Sakatu [Network Settings].
4
Konfiguratu DNS ezarpenak.
Ezarpen-informazioari buruzko xehetasunak jasotzeko, jarri harremanetan zure hornitzailearekin edo sare-administratzailearekin. Ordenagailuaren ezarpenetara ere jo dezakezu. Ordenagailuaren sare-konexioaren informazioa ikustea
IPv4 DNS konfiguratzea
1
Sakatu [IPv4 Settings].
2
Konfiguratu IPv4 DNS ezarpenak.
[DHCP Option Settings]
[Acquire Host Name]
Hautatu kontrol-laukia 12. aukerak ostalari-izena DHCP zerbitzaritik lortzeko gaitzeko.
[Perform DNS Dynamic Update]
Hautatu kontrol-laukia 81. aukerak DNS erregistroak dinamikoki DHCP zerbitzariaren bidez eguneratzeko gaitzeko.
[Acquire DNS Server Address]
Hautatu kontrol-laukia 6. aukerak DNS zerbitzariaren helbidea DHCP zerbitzaritik lortzeko gaitzeko.
[Acquire Domain Name]
Hautatu kontrol-laukia 15. aukerak domeinu-izen bat DHCP zerbitzaritik lor dezan gaitzeko.
[Acquire POP Server Address]
Hautatu kontrol-laukia 70. aukerak POP zerbitzariaren helbidea DHCP zerbitzaritik lortzeko gaitzeko.
[Release Address Last Acquired from DHCP Server When Address Cannot Be Acquired]
Desautatu kontrol-laukia eskuz sartutako IP helbidea erabiltzeko IP helbidearen berreskuratze automatikoak huts egiten duenean.
[DNS Settings]
[Primary DNS Server Address]
DNS zerbitzari baten IP helbidea sartzea.
[Secondary DNS Server Address]
Sartu 2. mailako DNS zerbitzari baten IP helbidea, beharrezkoa bada.
[Host Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak DNS zerbitzarian erregistratuko den makinaren ostalari-izen gisa.
[Domain Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak makinaren domeinuaren izen gisa, adibidez, "adibidea.com".
[Perform DNS Dynamic Update]
Hautatu kontrol-laukia DNS erregistroa dinamikoki eguneratzeko makinaren IP helbidea aldatzen denean.
[mDNS Settings]
[Use mDNS]
Bonjour-ek hartua, mDNS (multidifusioko DNS) DNS erabili gabe IP helbide bati ostalari-izen bat emateko balio duen protokoloa da. Hautatu kontrol-laukia mDNS gaitzeko eta sartu mDNS izena [mDNS Name] testu laukian.
3
Sakatu [OK].
IPv6 DNS konfiguratzea
1
Sakatu [IPv6 Settings].
2
Konfiguratu IPv6 DNS ezarpenak.
[Use IPv6] kontrol-laukiak hautatuta egon behar du ezarpenak konfiguratzeko. IPv6 helbide bat ezartzea
[DHCP Option Settings]
[Acquire DNS Server Address]
Hautatu kontrol-laukia 23. aukerak DNS zerbitzariaren helbidea DHCP zerbitzaritik lor dezan gaitzeko.
[Acquire Domain Name]
Hautatu kontrol-laukia 24. aukerak domeinu-izen bat DHCP zerbitzaritik lor dezan gaitzeko.
[DNS Settings]
[Primary DNS Server Address]
DNS zerbitzari baten IP helbidea sartzea. Ezin da "ff"-z hasten den helbiderik sartu (edo multidifusioko helbiderik).
[Secondary DNS Server Address]
Sartu 2. mailako DNS zerbitzari baten IP helbidea, beharrezkoa bada. Ezin da "ff"-z hasten den helbiderik sartu (edo multidifusioko helbiderik).
[Use Same Host Name/Domain Name as IPv4]
Hautatu kontrol-laukia IPv4-ren ostalari eta domeinu izen berak erabiltzeko.
[Host Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak DNS zerbitzarian erregistratuko den makinaren ostalari-izen gisa.
[Domain Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak makinaren domeinuaren izen gisa, adibidez, "adibidea.com".
[Perform DNS Dynamic Update]
Hautatu kontrol-laukia DNS erregistroa dinamikoki eguneratzeko makinaren IP helbidea aldatzen denean. DNS zerbitzarian erregistratu nahi d(it)uzun helbide mota(k) zehazteko, hautatu hurrengoen kontrol-laukia: [Register Manual Address], [Register Stateful Address] edo [Register Stateless Address].
[mDNS Settings]
[Use mDNS]
Bonjour-ek hartua, mDNS (multidifusioko DNS) DNS erabili gabe IP helbide bati ostalari-izen bat emateko balio duen protokoloa da. Hautatu kontrol-laukia mDNS gaitzeko.
[Use Same mDNS Name as IPv4]
Hautatu kontrol-laukia IPv4-ren mDNS izen bera erabiltzeko. Beste izen bat ezartzeko, desautatu kontrol-laukia eta sartu mDNS izena [mDNS Name] testu-laukian.
3
Sakatu [OK].
A14U-02W