Kanpoaldea garbitzea

Garbitu aldizka makinaren gainazala.
Makinaren azaleko puntu beltzak material birziklatuak erabiltzeagatik sortzen dira, eta ez dira kalitate-arazo bat.
1
Itzali makina eta atera energia-kablea korronte-entxufetik.
Makina itzaltzea
Itzali baino lehen, egiaztatu makinaren funtzionamendu-egoera. Makina itzal dezakezu eragiketa bat burutzen ari bada ere, baina baliteke eragiketa etetea edo datuak kaltetzea.
2
Garbitu makinaren gainazala.
Hezetu trapu leun bat urez edo uretan disolbatutako detergente arin batez, xukatu ondo trapua eta garbitu makina.
Itxaron ondo lehortu arte, hurrengo urratsera joan baino lehen.
3
Sartu entxufea korronte-entxufean eta piztu makina.
Makina piztea
A14S-017