USB memorian fitxategiak hautatzeko pantaila

Txertatu USB memoria makinan eta, [Etxea] pantailan, sakatu [Memoria-eusk. inprimatzea] USB memoriaren fitxategiak eta karpetak bistaratzeko.
Hautatu inprimatu nahi dituzun fitxategien kontrol-laukiak.
Bistaratutako fitxategi guztiak hautatzeko, sakatu [Hautatu denak] pantailaren behealdean. PDF fitxategiak eta irudi-fitxategiak (JPEG edo TIFF fitxategiak) egonez gero, fitxategi mota hautatzeko pantaila bistaratuko da. Erabili pantaila hori inprimatu nahi duzun fitxategi mota hautatzeko.
Bestalde, honako metodo hau ere erabil dezakezu fitxategien hautaketa-pantailaren bistaratzea aldatzeko.
Fitxategiak karpeta batera mugitzea
Hautatu karpeta bat. Karpeta-maila bat igotzeko, sakatu [].
* Bost maila baino gehiagotan dauden karpetak eta fitxategiak ez dira bistaratuko.
Fitxategien bistaratze-metodoa aldatzea
Sakatu [], [] edo [] pantailaren goiko eskuineko aldean fitxategian bistaratzen diren modua aldatzeko.
 (Aurrebista)
 (Miniatura)
(Xehetasunak)
Fitxategien bistaratze-ordena aldatzea
Fitxategiak izenaren edo azken eguneratze-dataren arabera antola ditzakezu.
Sakatu [Antolatu fitx.] pantailaren behealdean eta hautatu fitxategien bistaratze-ordena.
Fitxategien bistaratze-metodo lehenetsia eta bistaratze-ordenaren ezarpenak ere alda ditzakezu.
[Bistaratze-ezarpen lehen.]
[Fitxategi-ordenaren ez. leh.]
9RXJ-04X