AirPrint-ek ez du funtzionatzen

Konpondu arazoa honako elementu hauek egiaztatuz.
Makina piztuta al dago?
Makina piztuta badago, berrabiarazi ezazu eta saiatu AirPrint berriro erabiltzen. Makina berrabiaraztea
Errore-mezuren bat agertzen al da kontrol-panelean?
Jarraitu pantailan bistaratu den errore-mezuaren argibideei arazoa konpontzeko. Mezu bat agertzen da
Mac ordenagailua erabiltzen ari bazara, behar bezala konektatuta dago makinara?
Konektatu Mac ordenagailua sarera makinaren LAN berean. Sarea konfiguratzea
USB bidez konektatzean, konektatu Mac ordenagailua makinaren atzealdeko ordenagailu-konexiorako USB atakara zuzenean USB kable baten bidez. Atzealdea
Ordenagailu batetik inprimatu ahal izateko sail IDa eta PINa sartu behar al dituzu? (Sail ID bidezko kudeaketa makinan erabiltzen duzunean)
Ordenagailutik inprimatu ahal izateko sail IDa eta PINa sartu behar badituzu, makinak inprimatzea blokeatuko du sail ID ezezagun batetik, eta, hortaz, ezin izango duzu AirPrint erabili. AirPrint-en erabilera gaitzeko, ezeztatu inprimatzearen blokeoa sail IDa ezezaguna denean. Sail ID bidezko kudeaketa gaitzea
Mugatu al dira AirPrint-ekin erabil daitezkeen eginbideak?
AirPrint-ekin erabili nahi duzun protokoloa (IPP edo Network Link Scan) eginbideak mugatzeko desgaitu bada, ezeztatu murrizketa hori AirPrint-en erabilera gaitzeko. AirPrint-ekin erabiliko dituzun eginbideak eta segurtasun-neurriak ezartzea
Ba al duzu Bonjour Apple gailuan gaituta?
Hala ez bada, gaitu Bonjour. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Apple gailuaren eskuliburua.
9S04-0A9