Makina berrabiaraztea

Makinaren ezarpenetan aldaketak egitean, baliteke makina berrabiarazi behar izatea aldaketak ezarpenaren arabera aplikatzeko.
Ezarpenak kontrol-panela edo Urruneko erabiltzaile-interfazea erabiliz aldatzen dituzunean, makina etengailuaren bidez berrabiaraz dezakezu.
Makina berrabiarazten baduzu, inprimatzeko zain dagoen edozein datu ezabatuko da.
Honako datu hauek ezabatu gabe gordeta mantenduko dira nahiz eta makina berrabiarazi:
Memorian gorde diren jasotako datuak
Bidaltzeko zain dauden datuak
Datuak bidali edo jaso ostean automatikoki inprimatu beharreko txostenak
1
Sakatu makina pizteko eta itzaltzeko etengailua.
Pantaila itzali eta korrontea amatatuko da.
Baliteke minutu batzuk pasatzea itzali arte. Ez deskonektatu energia-kablea makina itzalita dagoen arte.
Energia-adierazlea itzalita dagoela egiaztatu.
2
Itxaron gutxienez 10 segundo makina itzali ondoren etengailua berriz sakatzeko.
Makina abiaraziko da.
ALCC-026