Eskaneatutako datuak posta elektronikoz bidaltzeko prestatzea
Konfiguratu posta elektronikoz bidaltzeko erabiliko diren posta elektronikoaren zerbitzariaren ezarpenak. Ezarpenen arabera, erabili hurrengo metodoetako bat ordenagailu batetik ezarpenak konfiguratzeko. Ezin duzu kontrol-panela ezarpenak konfiguratzeko erabili.
Mezu elektronikoak bidaltzeko oinarrizko ezarpenak konfiguratzea (Windows)
Konfiguratu posta elektronikoaren zerbitzariaren oinarrizko ezarpenak. Helbide-liburuan helmuga helbide elektronikoak One-Touch gisa ere erregistra ditzakezu. Erabili Send Function Setting Tool (Bidalketa funtzioa ezartzeko tresna) ezarpenak konfiguratzeko.
Mezu elektronikoak bidaltzeko oinarrizko ezarpenak konfiguratzea (Send Function Setting Tool (Bidalketa funtzioa ezartzeko tresna))
* One Touch helmugen zerrenda bat da, eta helbide-liburuko [
] bidez nahiz [Etxea] pantailako [Ukp. bak.] atalean atzi daiteke.
Helbide-liburuaren eginbidea[Etxea] pantaila
Posta elektronikoaren zerbitzariaren informazio xehatua konfiguratzea
Posta elektronikoaren zerbitzariaren oinarrizko informazioaz gain, bidali aurretik POP autentifikazioa ere konfigura dezakezu, baita enkriptatzeko komunikazio-ezarpenak ere. Erabili Urruneko erabiltzaile-interfazea ezarpenak konfiguratzeko.
Posta elektronikoaren zerbitzariaren informazio xehatua konfiguratzea (Urruneko erabiltzaile-interfazea)