Eskaneatzen

Dokumentuak, argazkiak eta bestelako material inprimatua, (“originalak”) eskaneatu, eta datu bihur ditzakezu. Bihurtutako datu horiek, (“eskaneatutako datuak”) irudi edo PDF fitxategi gisa gorde, eta metodo hauen bidez bidal daitezke.
Onartzen diren modeloen xehetasunak eskuratzeko, ikusi ondoko hau: Onartutako funtzioak eta aukerak
Ordenagailu batean gordetzea
Gorde eskaneatutako datuak makinara konektatutako ordenagailu batean.
Eskaneatze-ezarpenak konfigura ditzakezu, eta eskaneatutako datuak ordenagailu batean bertan instalatutako eskaner-kontrolatzailearen bidez eta aplikazioaren bidez gorde.
Bi metodo daude.
Makinatik eskaneatzea
Eskaneatu aplikazioan aurrezarritako formatua eta gordetzeko helmuga erabilita.
Metodo honek makina erabiliz soilik gordetzen ditu eskaneatutako datuak ordenagailuan, eta erosoa da hainbat original eskaneatzen direnean.
Eskaneatutako datuak ordenagailu batean gordetzeko prestatzea
Eskaneatzea (ordenagailu batean gordetzea)
Ordenagailu batetik eskaneatzea
Eskaneatu eskaneatzean zehaztutako formatua eta gordetzeko helmuga erabilita.
Metodo honekin, eskaneatutako datuak berehala ikus ditzakezu ordenagailuaren pantailan. Hortaz, irudiaren kalitatea ikus dezakezu, eta doikuntzak egin.
Eskaneatutako datuak ordenagailu batean gordetzeko prestatzea
Ordenagailu batetik eskaneatzea (ordenagailu batean gordetzea)
* macOS-n, sistema eragilearekin datorren AirPrint funtzioa erabil dezakezu ordenagailu batetik datuak eskaneatzeko eskaner-kontrolatzaile edo aplikazio bat instalatu beharrik gabe. AirPrint aplikazioa datuak inprimatu eta eskaneatzeko eta faxak bidaltzeko erabiltzea
USB memoria batean gordetzea
Makinara konektatutako USB memoria batean gorde ditzakezu eskaneatutako datuak.
Erosoa da eskaneatutako datuak sareko konexiorik ez duen ordenagailu batean edo edozein tokitan zaudenean erabili nahi dituzunean.
Eskaneatutako datuak USB memoria batean gordetzeko prestatzea
Eskaneatzea (USB memoria batean gordetzea)
Posta elektronikoz bidaltzea
Eskaneatutako datuak posta elektronikoz bidal ditzakezu eranskin gisa.
Ohiko mezu elektroniko bat bidaltzen duzunean bezalaxe, gaia eta mezua gehi ditzakezu, eta hainbat helmuga zehaztu.
Eskaneatutako datuak posta elektronikoz bidaltzeko prestatzea
Eskaneatzea (posta elektronikoz bidaltzea)
Karpeta partekatu batean edo FTP zerbitzari batean gordetzea
Eskaneatutako datuak ordenagailuko karpeta partekatu batean edo FTP zerbitzari batean gorde ditzakezu.
Paperezko dokumentu baten eskaneatutako datuak sare baten partekatzeko da erosoa aukera hau.
Eskaneatutako datuak karpeta partekatu batean gordetzea
Eskaneatutako datuak FTP zerbitzari batean gordetzeko prestatzea
Eskaneatzea (karpeta partekatu batean edo FTP zerbitzari batean gordetzea)
PDF formatuan dauden eskaneatutako datuak gordetzean edo bidaltzean sinadura digital bat gehitzeko PDF fitxategian, gako bat eta ziurtagiri bat sortu behar dituzu aurretiaz. PDF fitxategi batean sinadura digital bat gehitzeko prestatzea

Informazio gehiago

Eskaneatutako datuak Interneteko faxaren bidez (I-Fax) bidaltzea
Eskaneatutako datuak Interneteko faxaren (I-Fax) sistemaren bidez bidal ditzakezu.
Eskaneatutako datuak posta elektronikoz bidaltzen dira TIFF fitxategi erantsi batean. Hala, telefono-linearik erabili behar gabe bidal ditzakezu faxak komunikazio-kostuak murrizteko. Helmugak I-Fax onartu behar du eginbide hau erabili ahal izateko.
Internet Fax (I-fax) erabiltzea
CJU2-050