Trabatutako dokumentuak elikagailuan

Egiaztatu trabatutako paperaren kokalekua pantailan eta jarraitu prozedura hau originala kentzeko.
1
Elikagailuan beste original bat jarriz gero, kendu ezazu original hori.
2
Begiratu elikagailuaren estalkian original bat trabatuta dagoen.
Ireki elikagailuaren estalkia.
Original bat trabatuta badago, kontuz atera geziak adierazten duen norabidean.
Trabatutako originala kendu ezin baduzu, jarraitu hurrengo urratsari originala indarra eginez kendu gabe.
Itxi elikagailuaren estalkia.
3
Kokatu originala berriz elikagailuan.
Eragiketa etenarekin jarraitzeko edo trabatutako-paperak garbitzen jarraitzeko segi irakurtzen argibideak pantailan.
EKS5-01L