Makina lekuz aldatzea

Makina pisutsua da. Jarraitu prozedura hauei makina lekuz aldatzerakoan min ez hartzeko. Bestalde, mugitzen hasi aurretik segurtasun-neurriak berresteko, irakurri makinarekin batera datozen Segurtasun-argibide garrantzitsuak.
Makina lekuz aldatzeko, zer edo zer kentzeko, etab., jarraitu honako argibide hauei garraioan zehar kalteak eta akatsak ekiditeko:
Kendu toner-kartutxoak.
Paketatu makina era seguruan jatorrizko bilgarrian (kutxa) eta jatorrizko paketatze-materialak erabiliz.
1
Itzali makina eta ordenagailua.
Makina itzaltzea
2
Deskonektatu makinatik energia-kablea eta bestelako kableak hurrengo irudian agertzen den ordenan.
Zure ingurunearen arabera, baliteke "*" duten kableak konektatuta egotea ala ez.
 Entxufea
 Energia-kablea
 LAN kablea*
 USB kablea*
 USB gailua*
3
Makina distantzia handiko leku batera aldatzeko, atera lehendabizi toner-kartutxoa. Toner-kartutxoa ordeztea
4
Atera paper-tiradera gelditzen den arte, eta kendu ezazu aurrealdea igotzen duzun bitartean.
5
Itxi irekita dauden estalki guztiak eta erabilera anitzeko erretilua, eta mugitu makina leku berriraino.
Makina pisutsua da (Hardwarearen zehaztapenak). Ez saiatu makina bakarrik eramaten.
Kokatu zure burua makinaren aurrealderantz beggira, eta hartu makina altxatzeko kirtenak, gero igo makina.
Aukerako paper-elikagailua makinara erantsita badago.
Desblokeatu paper-elikagailua makina altxatu baino lehen eta garraiatu paper-elikagailua bereizita.
Aurreko aldea
Atzealdea
6
Kokatu makina kontuz instalazio-leku berrian.
Makina mugitu eta gero hori instalatzeari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi Konfigurazio gida. Eskuliburuak eta haien edukiak
EKLS-01A