Makina berrabiaraztea

Makinaren ezarpenetan aldaketak egitean, baliteke makina berrabiarazi behar izatea aldaketak ezarpenaren arabera aplikatzeko.
Ezarpenak kontrol-panela edo Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz aldatzen dituzunean, makina etengailuaren bidez berrabiaraz dezakezu.
Makina berrabiarazten baduzu, inprimatzeko zain dagoen edozein datu ezabatuko da.
1
Sakatu makina pizteko eta itzaltzeko etengailua.
Kontrol-panela itzali eta korrontea amatatuko da.
Baliteke minutu batzuk pasatzea itzali arte.
2
Itxaron gutxienez 10 segundo makina itzali ondoren etengailua berriro sakatzeko.
Makina abiaraziko da.
F2KL-026