Segurtasun-gidalerroa konfiguratzea

Aplikatu segurtasun-gidalerroa makinari zure erakundearen gidalerroaren arabera.
Konfiguratu segurtasun-gidalerroa ordenagailu batetik Remote UI (Urruneko EI) erabiliz. Ezin duzu erabili kontrol-panela ezarpena konfiguratzeko.
Administratzaile-baimenak beharrezkoak dira. Gailua berrabiarazi behar da ezarpenak aplikatzeko.
1
Remote UI (Urruneko EIan) saioa hasi administratzaile gisa. Remote UI (Urruneko EI) abiaraztea
2
Remote UI (Urruneko EIaren) Atariko orrian, sakatu [Settings/Registration]. Remote UI (Urruneko EI) atariaren orria
3
Sakatu [Security Settings] [Security Policy Settings]  [Security Policy Settings].
[Important Information Regarding Settings] bistaratuko da.
4
Sartu pasahitza neurriak kontuan hartuz eta ondoren, egin klik [Log In] aukeran.
Segurtasun-gidalerroak pasahitzarekin babestuta ez badaude, egiaztatu neurriak eta ondoren, sakatu [OK].
5
Konfiguratu segurtasun-gidalerroak. Segurtasun-gidalerroaren elementuak
Hautatutako elementuak gidalerroen araberako ezarpenetara aldatzen dira, eta dagozkien ezarpenak ezin dira aldatu banaka.
Gidalerroaren arabera aldatu diren elementuen ezarpenak ez dira aurreko ezarpenetara berrezarriko kontrol-laukiari hautaketa kenduz. Dagozkion ezarpenak banaka aldatu behar dituzu.
6
Sakatu [OK]  [OK].
Makina berrabiarazi eta ezarpenak aplikatuko dira.
OHARRA
Gidalerroak konfiguratzean, funtzioak eta eragiketak mugatuta daudela adierazten duen mezua bistaratuko da kontrol-paneleko eta Remote UI (Urruneko EIko) [Settings/Registration] pantailan.
F82U-0HC