Inprimagailuaren egoera-leihoa

Inprimagailuaren egoera-leihoa makinaren egoera egiaztatzea, erroreen informazioa ikustea eta makinarekin loturiko ezarpenak egitea (esaterako, energia aurrezteko ezarpenak) ahalbidetzen duen utilitatea da. Gainera, inprimatze-lan bat bertan behera uzteko edo makinaren ezarpenen zerrenda inprimatzeko ere erabil daiteke. Inprimagailuaren egoera-leihoa automatikoki instalatzen da ordenagailuan inprimagailu-kontrolatzailea instalatzean. Informazio gehiago lortzeko, irakurri Inprimagailu-kontrolatzailea instalatzeko gida.

Inprimagailuaren egoera-leihoa bistaratzea

Hautatu makina, sakatuz sistemaren erretiluan.
Inprimagailuaren egoera-leihoaren bistaratze automatikoa
Inprimagailuaren egoera-leihoa automatikoki bistaratzen da inprimatu bitartean errore bat gertatzen denean.
Inprimagailuaren egoera-leihoa automatikoki noiz bistaratzen den zehazten duen ezarpena alda daiteke. Ezarpen hori inprimagailuaren egoera-leihoaren [Aukerak] menuan  [Lehentasunak (erabiltzaileak)] edo [Lehentasunak (administratzaileak)] elkarrizketa-koadroan alda daiteke. Xehetasun gehiago nahi badituzu, irakurri Laguntza atala. [Laguntza] menua
Windows 8/Server 2012 erabiltzen ari bazara
Bistaratu inprimagailuaren egoera-leihoa mahaigainera joan ondoren.

Pantailaren elementuak eta beren funtzioak

Atal honek pantaila nagusiaren ikuspegi orokorra eskaintzen du. Pantaila honetako menu eta kontrolekin bistara daitezkeen elkarrizketa-koadroen deskribapen xehatua ikusteko, irakurri Laguntza atala. [Laguntza] menua

[Lana] menua

Inprimatzen ari diren edo zain dauden dokumentuak egiaztatzea ahalbidetzen du. Dokumentuak hautatzeko eta inprimaketa bertan behera uzteko ere balio du.

[Aukerak] menua

Mantentze-funtzioak exekutatzeko balio du, hala nola, ezarpenen zerrendak inprimatu edo konponketa-unitatea garbitu, eta baita makinaren ezarpenak konfiguratzeko ere, esaterako, energia aurrezteko ezarpenak. Inprimatutako guztirako orrialde kopuruaren motako informazioa ere ematen du.

[Laguntza] menua

Inprimagailuaren egoera-leihoarekin loturiko Laguntza eta bertsioaren inguruko informazioa bistaratzen du.
Elkarrizketa-koadroetan [Laguntza] botoia sakatuz ere bistara daiteke inprimagailuaren egoera-leihoarekin loturiko Laguntza. Hala ere, zenbait elkarrizketa-koadrok ez dute [Laguntza] botoirik.

Tresna-barra

 (Inprimatu ilara)
Inprimatze-ilara bistaratzen du, Windowsen funtzioetako bat. Inprimatze-ilararen inguruko informazio gehiago lortzeko, irakurri Windowsen Laguntza.
 (Freskatu)
Inprimagailuaren egoera-leihoa informazio berrienarekin eguneratzen du.
 (Kontsumigarriei buruzko informazioa)
Toner-kartutxoan geratzen den kantitatea egiaztatzea ahalbidetzen du.
 (Hari gabeko LAN egoera)
Hari gabeko LAN sarearen konexio-egoera (seinalearen intentsitatea) egiaztatzea ahalbidetzen du.
 (Urruneko EI)
Urruneko EIa abiarazten du. Urruneko EIaren erabilera

Animazioen eremua

Makinaren egoerarekin loturiko animazioak eta ilustrazioak bistaratzen ditu. Errore baten ondoren, eremu honek errorea nola konpondu azaltzen duen azalpen laburra ere bistara dezake.

Ikonoa

Makinaren egoera adierazten duen ikonoa bistaratzen du. Egoera normala da, baina erroreren bat gertatzen denean, / / bistaratzen da, mezuaren arabera.

Mezuaren eremua

Makinaren egoerarekin loturiko mezuak bistaratzen ditu. Errore edo abisuren bat gertatzen bada, eremu honek azalpen bat bistaratuko du errore-mezuaren edo abisuaren azpian, arazoa nola konpondu azaltzen duen informazioarekin batera. Errore-mezu bat bistaratzen denean

[Arazoak konpontzeari buruzko xehetasunak]

Mezuek deskribatutako arazoak konpontzeko informazioa bistaratzen du.

[Inprimatze-lanei buruzko informazioa]

Inprimatzen ari den dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du.

 (Utzi lana)

Inprimatzen ari den dokumentuaren inprimaketa bertan behera uzten du.

 (Jarraitu/Saiatu berriro)

Errore bat gertatu bada, baina inprimaketak aurrera jarrai badezake, botoi honek errorea ezabatzeko eta inprimaketa berrabiarazteko balio du. Hala ere, inprimaketa berrabiarazteko Jarraitu/Saiatu berriro funtzioa erabiliz gero, partzialki inprimatutako orrialdeak edo inprimaketa okerra gerta litezke.

[Sartu erosketak egiteko webgunera]

[Sartu erosketak egiteko webgunera] sakatu, herrialdea edo eskualdea hautatu  eta [Ados] sakatzen bada, kontsumigarriak erosteko informazioa duen Canon webgunea bistaratuko da.

Egoera-barra

Inprimagailuaren egoera-leihoaren konexio-helburua (atakaren izena) bistaratzen du.
1122-00F