Instalazioa

Makina modu seguruan eta arazorik gabe erabiltzeko, irakurri arretaz ondorengo segurtasun-neurriak eta instalatu makina toki egokian.
Ez instalatu makina sutea edo shock elektrikoak gerta daitezkeen tokian
Aireztatze-zirrikituak blokeatuta dauden tokian
(horma, ohea, sofa, alfonbra edo antzeko objektuetatik hurbilegi)
Toki hezean edo hautsez betetako tokian
Eguzki-izpi zuzenak jasotzen dituen tokian edo kanpoan
Tenperatura altuak jasaten dituen tokian
Sugarrak ager daitezkeen tokian
Alkoholetik, disolbatzaileetatik eta antzeko gai sukoietatik hurbil
Bestelako abisuak
Ez konektatu makinara baimendu ez den kablerik. Bestela, sute edo shock elektrikoa gerta liteke.
Ez utzi lepokorik eta antzeko metalezko objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik makinaren gainean. Gai arrotzak makinaren barneko pieza elektrikoekin kontaktuan jarriz gero, sute edo shock elektrikoa gerta liteke.
Ez erabili makina medikuntza-ekipamenduetatik hurbil. Makinak igortzen dituen irrati-uhinak medikuntza-ekipamenduekin nahas litezke eta, ondorioz, matxurak edo istripuak eragin.
Gai arrotzen bat makinan sartzen bada, deskonektatu entxufea hartunetik eta jarri harremanetan Canon banatzaile baimenduarekin.
Ez instalatu makina ondorengo tokietan
Makina eror edo labain daitekeen tokian, ondorioz lesioak eraginez.
Egonkorra ez den tokian
Bibrazioak jasaten dituen tokian
Bestelako segurtasun-neurriak
Makina hau tokiz aldatzerakoan, jarraitu eskuliburuko argibideei. Gaizki mugitzen bada, makina lurrera eror liteke, lesioak eraginez.
Makina instalatzean, kontuz ibili eskuak makinaren eta hormaren edo zoruaren artean harrapatuta gera ez daitezen. Horrek lesioak eragin ditzake.
Ez instalatu makina ondorengo tokietan
Horrek makinan kalteak eragin ditzake.
Tenperatura-aldaketa handiak edo hezetasuna dagoen tokian
Uhin magnetikoak edo elektromagnetikoak igortzen dituzten ekipamenduetatik hurbil
Erreakzio kimikoak gertatzen diren laborategi edo toki batean
Gas korrosiboak edo toxikoak dauden tokian
Makinaren pisuaren ondorioz oker daitekeen tokian edo makina ondora daitekeen tokian (alfonbra, etab.)
Saihestu gaizki aireztatutako tokiak
Makinak ozono kantitate txikia eta bestelako isurpenak kanporatzen ditu bere erabilera arruntean zehar. Isurpen hauek ez dira osasunerako kaltegarriak. Hala ere, erabilera-epe edo produkzio-aldi luzeetan zehar isurpen horiek antzematea gerta liteke. Lan-ingurune eroso bat mantentzeko, makina dagoen gela ongi aireztatua egon dadin gomendatzen da. Halaber, saihestu jendea makinaren isurpenen eraginpean egon daitekeen tokiak.
Ez instalatu makina kondentsazioa gertatzen den toki batean
Ur-tantak (kondentsazioa) ager daitezke makinaren barnean gela berehala berotzen denean, bai eta makina toki hotz edo lehor batetik toki bero edo heze batera mugitzen denean. Makina egoera hauetan erabiliz gero, paper-trabatzeak, kalitate txarreko inprimaketak edo makinan kalteak gerta litezke. Utzi makina giro-tenperaturara eta hezetasunera egoki dadin gutxienez bi ordutan zehar erabili aurretik.
Hari gabeko LAN sarea erabiliz gero
Instalatu makina hari gabeko LAN routerretik 50 m-ko distantziara edo hurbilago.
Posible bada, instalatu makina tarteko objektuek komunikazioa oztopatzen ez duten toki batean. Seinalea ahulagoa izan daiteke tartean hormak edo zoruak zeharkatu behar baditu.
Mantendu makina hari gabeko telefono digitaletatik, mikrouhin labeetatik eta irrati-uhinak igortzen dituzten gailuetatik ahalik eta urrunen.
Itsasoaren mailatik 3.000 m edo goragoko altueretan
Baliteke disko gogorra daramaten makinek gaizki funtzionatzea 3.000 metro edo goragoko altueretan.
1122-001