
![]() |
|
Garbitu aurretik, itzali makina eta deskonektatu entxufea korrontearen hartunetik. Bestela, sute edo shock elektrikoa gerta liteke.
Deskonekta ezazu korrontearen entxufea noizean behin eta garbi ezazu trapu lehor batekin hautsa eta zikinkeria kentzeko. Metatutako hautsak airean dagoen hezetasuna xurga dezake eta sute bat eragin elektrizitatearekin kontaktuan jartzean.
Erabili trapu heze bihurritua makina garbitzeko. Garbitzeko trapuak urarekin soilik busti. Ez erabili alkoholik, bentzenorik, disolbatzailerik edo bestelako gai sukoirik. Ez erabili paper-zapirik edo musu-zapirik. Gai horiek makinaren barneko pieza elektrikoekin kontaktuan jartzen badira, elektrizitate estatikoa sor dezakete edo sutea edo shock elektrikoa eragin.
Egiaztatu korronte-kablea eta entxufea aldian behin herdoilik, mutur okerrik, listurik edo pitzadurarik ez dutela eta gehiegizko beroa sortzen ez dutela ziurtatzeko. Gaizki mantendutako korronte-kableak edo entxufeak sutea edo shock elektrikoa eragin litzake.
|
![]() |
|
Makinaren barrualdeak tenperatura handiko eta goi-tentsioko osagaiak ditu. Osagai horiek ukitzeak lesioak edo erredurak ekar ditzake. Ez ukitu makinaren piezarik eskuliburuan hala adierazi ez bada.
Papera kargatzean edo trabatutako papera ateratzean, kontuz ibili eskuak paperaren ertzekin ez mozteko.
|
![]() |
|
Trabatutako papera ateratzean edo toner-kartutxoak aldatzean, kontuz ibili eskuak edo arropa tonerrarekin ez zikintzeko. Tonerra eskuetara edo arropara iristen bada, garbi itzazu berehala ur hotzarekin.
|