[Orrialde-aukerak] elkarrizketa-koadroa
Diseinu-aukerak hautatzea ahalbidetzen du (ertza, data, orrien zenbakiak, etab.) eta gainjartze-inprimatzearen ezarpenak konfiguratzen ditu.
Sakatu esteka hauetako bat, azalpenera joateko.
[Diseinu-aukerak] fitxa
[Gainjartzea] fitxa
Ezarpenen deskribapenak
[Diseinu-aukerak] fitxa
Ezarpenak aurrebistan ikusten dira.
[Ertzak]
Ertza gehitzen die orri guztiei inprimatzean. Ertza gehitzen dienean, inprimatzeko datuak murriztu egiten dira orriaren ertzari egokitzeko.
[Inprimatu data], [Inprimatu erabiltzaile-izena]/[Inprimatu saio-hasierako izena], [Inprimatu orrialde-zk.]
Orri bakoitzaren data, ordenagailuan saioa hasteko izena eta orrialde-zenbakiak gehitzen ditu inprimatzean. Bakoitza non inprimatu zehatz dezakezu.
[Formatu-ezarpenak]
Letra-tipoen ezarpenak konfiguratzea ahalbidetzen du data, erabiltzailearen izena, saioa hasteko izena eta orrialde-zenbakiak inprimatzean.
[Berrezarri lehenetsiak]
Ezarpen guztietan balio estandarrak (lehenetsiak) berrezartzen ditu.
[Gainjartzea] fitxa
[Prozesatze-metodoa]
[Ez erabili gainjartze-inprimatzea]
Inprimatze normala egiten du, gainjartze-funtzioa erabili gabe.
[Erabili gainjartze-inprimatzea]
Aurretik prestatutako inprimaki-fitxategi bat inprimatzeko datuekin batera inprimatzen ditu, teilakatuta. Inprimagailuaren informazioa lortzeko, sakatu [Eskuratu paper-iturriaren informazioa] eta hautatu inprimagailuan gordetako inprimaki-fitxategia [Fitxategi-zerrenda] aukeran. Inprimagailutik ezin bada informaziorik lortu, [Fitxategi-zerrenda] ez da bistaratuko. Hori gertatzen bada, idatzi fitxategiaren izena [Fitxategia] aukeran.
|
Ezin duzu koloretan sortutako inprimakirik erabili, zuri-beltzean inprimatzean.
|
[Sortu inprimaki-fitxategia]
Inprimatzeko datuak inprimaki-fitxategi gisa gordetzen du inprimagailuan. Inprimaki- fitxategiaren izena idatzi hemen: [Fitxategia].
|
Ondorengo ezarpenek bat etorri behar dute inprimaki-fitxategiarekin eta inprimatze-datuekin:
[Prestatu orrialdea] fitxa → [Irteera-tamaina]
[Prestatu orrialdea] fitxa → [Orientazioa]
|
[Aplikatu honi]
Alde bietako inprimaketa egiten denean, gainjartze-inprimatzearen tartea zehaztea ahalbidetzen du.
[Berrezarri lehenetsiak]
Ezarpen guztietan balio estandarrak (lehenetsiak) berrezartzen ditu.