[Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroa ([Akabera] fitxa)

Akabera-ezarpenaren xehetasunak konfiguratzea ahalbidetzen du. [Ezarpenen zerrenda] aukeraren ezarpen-elementu bat hautatzen duzunean, goitibeherako zerrendan ezarpen bat hautatu ahalko duzu.
Sakatu esteka hauetako bat, azalpenera joateko.
 
Azalpenak: [Akabera] fitxa (ezarpenak)

Ezarpenen deskribapenak

[Inprimatu titularren orrialdea]
Erabiltzailearen saioa hasteko izena, inprimatze-lana, inprimatze-ordua eta dokumentuaren fitxategi-izena erakusten, titularraren orrialdea inprimatzea ahalbidetzen du. Sakatu [Xehetasunak] paper-iturria edo paper mota ezartzeko.
Derrigorrezko baldintza: [Paper-iturria] fitxa → [Paper mota] → [Paper soila], [Paper birziklatua] edo [Koloreko papera]
Funtzio hauekin erabili ezin diren funtzioak:
[Irteera metodoa] → [Eutsi], [Inprimatze babestua] edo [Gorde]
[Prestatu orrialdea] fitxa → [Orrialde-aukerak] → [Gainjartzea] fitxa → [Prozesatze-metodoa] →[Erabili gainjartze-inprimatzea]
[Akabera] fitxa → [Inprimatze-estiloa] → [Koadernatze perfektua [Alde batetik]] edo [Koadernatze perfektua [Bi aldetatik]]
[Akabera] fitxa → [Tolestura] → [C tolestura]
Inprimatu nahi duzun kopia kopurua edozein delarik ere, titularraren orrialdea soilik aterako da inprimatze-lan bakoitzean.
Inprimatze-lanak aukera horiek ematen baditu ere, titularraren orria ez da grapatuko ezta zulatuko ere.
[Lanaren oharra]
Sakatu [Xehetasunak] aukera inprimatze-datuetarako iruzkin bat idazteko. Ezarritako edukia inprimagailuaren kontrol-panelean edo Urruneko EIn bistaratzen da.
Funtzio horrekin erabili ezin diren funtzioak: [Eutsi] edo [Gorde] [Irteera metodoa] funtziorako [Prestatu orrialdea], [Akabera], [Paper-iturria], [Kalitatea], [Koloretan] edo [Aparteko ezarpenak] fitxetako batean.
[Inprim. orriaren goiko ezk. ertza hasiera-puntu gisa]
Jatorrizko dokumentuak goi-ezkerreko ertzean marjinik gabe inprimatzea ahalbidetzen dizu. Ezarpen hori hautatu inprimatze-datuen behe-eskuineko partea inprimatu ezin duzunean.
Datuen arabera, inprimatze-datu batzuk orriaren ertzetik kanpo gera daitezke.
Aplikazio batzuetan funtzio hori desgai daiteke.
[Detektatu erretiluko paper-tamaina]
Inprimatze-datuetan zehaztutako paper-tamaina eta iturri-erretiluko paper-tamaina egiaztatzen du eta inprimagailuaren kontrol-panelean mezu bat bistaratzen du. Funtzio hori erabilgarria da beste paper-tamaina batekin inprimatzen jarraitu nahi baduzu.
[Biratu inprimatze-datuak 180º]
Funtzio hori erabilgarria da norabide zehatz batean elikatu behar diren paper bereizleetan, gutun-azaletan eta halakoetan inprimatu behar duzunean.
[Ahoz gora/Ahuspez]
Dokumentua ahuspez edo ahoz gora aterako den ezartzea ahalbidetzen du.
[Inprimagailuak lehenetsia]
Inprimagailu-ezarpenak erabiltzen ditu.
[Ahuspez [irteera-ordena normala]]
Dokumentua lehenengo orritik ordenan inprimatzen du eta gainazala ahuspez geratzen da.
[Ahoz gora [alderantzizko irteera-ordena]]
Alde batetik inprimatzean, dokumentuaren inprimatutako aldea ahoz gora eta lehen orrialdetik aurrera ordenan jarrita ateratzen du. Bi aldetatik inprimatzen denean, dokumentuaren orrialde bakoitiak ahoz gora eta lehen orrialdetik aurrera ordenan jarrita ateratzen ditu.
[Biratu orriak diseinurako aukeraren xehetasunak]
Orriak hainbat orientaziotan dituen dokumentu baten N 1en inprimatzea edo liburuxka-inprimatzea burutzen ari bazara, funtzio horrek orriak biratu egiten ditu lehenengo orriaren orientazioarekiko eta orri bakoitzaren tamaina lerrokatzen du inprimatzean.
[Auto.]
Bigarren orrialdea 90 gradu ezkerrera biratuta edo 90 gradu eskuinera biratuta inprimatzen du automatikoki, lehenengo orrialdearen orientazioaren arabera.
[Eskuinera 90 gradu]
Lehenengo orrialdearekiko 90 gradu eskuinera biratuta dituzten orrialdeak inprimatzen ditu. Funtzio hori hautatu [Auto.] aukerak dokumentua ongi inprimatzen ez duenean.
[Ezkerrera 90 gradu]
90 gradu ezkerrera biratuta dagoen lehenengo orrialdearekiko orientazio desberdina duten orrialdeak inprimatzen ditu. Funtzio hori hautatu [Auto.] aukerak dokumentua ongi inprimatzen ez duenean.
Derrigorrezko baldintzak:
N 1en inprimatze burutzean: Hautatu [Gailuaren ezarpenak] fitxa - [Aplikazioko PS irteera] - [Ez]
Liburuxka-inprimatzea burutzean:
Hautatu [Gailuaren ezarpenak] fitxa - [Aplikazioko PS irteera] - [Ez]
Hautatu [Liburuxkaren ezarpen xehatuak] elkarrizketa-koadroa - [Liburuxka inprimatzeko prozesua] - [Kontrolatzailearen ezarpenekin]
[Gailuaren segurtasunezko ur-markaren funtzioa]/[Gailuaren inprimatze babestuaren funtzioa]
Murrizte- eta jarraipen-informazioa kapsulatzen du inprimatze-datuetan puntu-eredu gisa. Funtzio hori erabilgarria da dokumentu konfidentzialak inprimatzean.
Derrigorrezko baldintza: Hautatu [Gailuaren inprimatze babestuaren funtzioa]/[Gailuaren segurtasunezko ur-markaren funtzioa] [Gailuaren ezarpenak] fitxan
Funtzio honekin erabili ezin diren funtzioak:
[Prestatu orrialdea] fitxa → [Orrialde-aukerak] → [Gainjartzea] fitxa → [Prozesatze-metodoa] →[Erabili gainjartze-inprimatzea]
[Oinarrizko ezarpenak] edo [Akabera] fitxa → [Liburuxka] → [Liburuxka inprimatzeko prozesua] → [Gailuaren ezarpenekin]
[Akabera] fitxa → [Ezarpen aurreratuak] → [Zenbakitu kopia-jokoa] → [Bai]
[Kalitatea] fitxa → [Ezarpen aurreratuak] → [Tonerra aurreztea] → [Bai]
[Zenbakitu kopia-jokoa]
Kopia bakoitzean testu erdi-gardenean serie-zenbakia inprimatzea ahalbidetzen du dokumentu baten zenbait kopia inprimatzen direnean. Funtzio hori erabilgarria da dokumentu konfidentzialak inprimatzen direnean. Serie-zenbakia bost posiziotan inprimatzen da, goi-ezkerrean, goi-eskuinean, behe-ezkerrean, behe-eskuinean eta orriaren erdian. Sakatu [Xehetasunak] hasiera-zenbakia ezartzeko.
[Irudien prozesu berezia]
Inprimatze-datuetan letra lodiak edo lerroen erdiak falta badira, hautatu [1. maila]. Horrekin arazoa konpontzen ez bada, hautatu [2. maila].
[A inprimatze doitze berezia], [B inprimatze doitze berezia], [C inprimatze doitze berezia], [D inprimatze doitze berezia], [V inprimatze doitze berezia]
Inprimatutako orrietan lerroak agertzen badira, inprimatze ezarpenak doitu ahalko dituzu konpentsatzeko.
[A inprimatze doitze berezia] funtzioak puntuak finago egiten ditu inprimatzean. Saiatu [1. modua] funtzioa erabiltzen lehenengoz.
[B inprimatze doitze berezia] funtzioak toner-finkatzea sendotzen du. Saiatu [1. modua] funtzioa erabiltzen lehenengoz.
[C inprimatze doitze berezia]/[D inprimatze doitze berezia] funtzioak inprimatze-abiadura murrizten du.
[V inprimatze doitze berezia] aukerak kiribilak eta beste hainbat arazo konpontzen ditu paper soilean inprimatzean.
Inprimatze-emaitzaren ezarpen estandarrak hobe daitezke inprimatze-ingurunea eta paper mota aldatuz. Hala bada, itzuli ohiko ezarpenetara.
[A inprimatze doitze berezia] funtzioa erabiltzeak inprimatze-dentsitate txikiagoa eta inprimatze-emaitza latzak eman ditzake.
[Leuntze-modu berezia]
Testuaren, lerroen eta diagramen eta barne-mailaketen koloreak leuntzen ditu.
[Inprimagailuak lehenetsia]
Inprimagailuaren lehenetsitako ezarpenak erabiltzen ditu.
[1. modua]
Testu, lerro eta diagrama ilunen ertzak leunago inprimatzen ditu. Oro har, [1. modua] ezarpenarekin inprimatu beharko zenuke.
[2. modua]
Ertzez gain, diagramen barruko tonu erdiak ere leunago inprimatzen ditu. Kolore iluneko testuen eta lerro zabalen barruko tonu erdiak aldatu egiten badira eta ez badira leun inprimatzen [1. modua] ezarpenarekin, saiatu [2. modua] ezarpenarekin inprimatzen.
[3. modua]
Kolore iluneko testu eta lerroak leunago inprimatzen ditu tonu erdiko atzeko planoekin. Kolore iluneko testu handien eta lerro zabalen barruko tonu erdien kolorea aldatu bada eta kolore argiko testu eta lerroen ertzak ez badira erregularrak eta [1. modua] ezarpenarekin ez badu leun inprimatzen, saiatu [3. modua] ezarpenarekin inprimatzen.
[4. modua]
Hainbat objekturen ertzak leunago inprimatzen ditu. Kolore argiko testu handien eta lerro zabalen ertzak irregularrak badira eta [1. modua] ezarpenarekin leun inprimatzen ez badu, saiatu [4. modua] ezarpenarekin inprimatzen.
[5. modua]
Irudiak eta tonu erdiko objektuak uniformeki inprimatzen ditu. Irudien, diagramen eta mailakatzeen kolorea uniformea bada eta itzalen ereduak ez badira uniformeki inprimatzen [1. modua] ezarpenarekin, saiatu [5. modua] ezarpenarekin inprimatzen.
[6. modua]
Objektu osoak leunago inprimatzen ditu. Tonu ertainak aldatuta eta irudiak irregularrak ateratzen badira [1. modua] ezarpenarekin, saiatu [6. modua] ezarpenarekin inprimatzen.
Funtzio honekin erabili ezin diren funtzioak: (1.etik 4. modura):
[Kalitatea] fitxa → [Ezarpen aurreratuak] → [Bereizmena] → [1200 dpi]
[Kalitatea] fitxa → [Ezarpen aurreratuak] → [Tonu erdiak] → [Errore-difusioa]
[Kiribil doitzea]
Paper-buxadurak badira kiribilak daudelako, funtzio hau erabili kiribilak arintzeko.
[Zimur doitzea]
Paper-buxadurak badira zimurrak daudelako, funtzio hau erabil dezakezu zimur horiek zuzentzeko.
[1. modua] eta [2. modua] erabilgarri daudenean, saiatu lehenbizi [1. modua] erabiltzen. Inprimagailu-modeloaren arabera, [1. modua] aukerak zimurrak zuzentzen ditu gutun-azaletan inprimatzean, eta [2. modua] aukerak zimurrak zuzentzen ditu hezetutako ertzak dituzten paperekin inprimatzean.
[EMF spooling-a]
Inprimagailu-kontrolatzaileak inprimatze-datuak EMF (metafile) formatuan banatuko dituen ala ez hautatzea ahalbidetzen du.
[Ez]
Inprimatze-datuak RAW datu gisa banatu dira.
[Bai]
Inprimatze-datuak EMF formatuan banatuko dira. Aplikazio batetik inprimatzean, aplikazioak datuak inprimagailura bidaltzeko denbora murrizten du.
EMF formatuan spooling-a egitean, baliteke inprimatutako irudia pantailan agertzen denaren berdina ez izatea edo inprimatze-denbora baino gehiago behar izatea; hau erabiltzen den aplikazioaren arabera izango da. Hori gertatzen bada, aldatu [EMF spooling-a] funtziorako ezarpenak [Ez] aukerara.
[Inprimatu dokumentuak koloretan/ZBean nahastuta abiadura handian]
Funtzio horrek inprimatze-denbora murrizten du inprimatze-datuak koloretako eta zuri-beltzean nahastutako orrialde dituztenean.
[Inprimatu azken orrialdea alde batetik bi aldetatik inprimatzea ezarrita dagoenean]
Bi aldetatik inprimatzea erabiltzen duzunean orri kopuru bakoiti duen inprimatze-datuak inprimatzen direnean, funtzio honekin azken orria alde batetik bakarrik inprimatzen du azkarrago inprimatzeko.
[Barra-kodeen doitze-modua]
Barra-kodeak ondo inprimatzen ez direnean, esaterako inprimatutako gai baten barra-kodea ondo ezin baduzu irakurri, funtzio horrek inprimatutako lerroen lodiera doitzen du.
[Inprimatze-modu berezia [Paper soila]]
Kiribilak eta beste hainbat arazo konpontzen ditu paper soilean inprimatzean.
[Inprimatzearen hasierako posizioaren ezarp.]
Dokumentua inprimatzeko hasierako puntua aldatzen du ertz luzean (gora) eta ertz laburrean (eskuinera) inprimatzean. Funtzio hori erabilgarria da marjinak doitzeko goiko eta beheko marjinen zabalerak desberdinak direnean eta faxen goiburuko informazioa eskutatzeko. Sakatu [Xehetasunak] ezarpen zehatzak konfiguratzeko.
[Bizkortu inprimakien inprimatze-abiadura]
Funtzio hau [Inprimagailuak lehenetsia] ezarpenarekin erabili.