Toner-kartutxoak ordeztea
Makinan mezu bat agertuko da toner-kartutxoa ia hutsik dagoenean. Kontuan izan inprimatze-kalitatea okertuko dela ezer egin gabe inprimatzen jarraituz gero. Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea pantailan begira dezakezu.
Mezu bat agertzen denean
<Prestatu kartutxoa.>
Mezu honek toner-kartutxoa laster ordeztu behar dela adierazten du. Astindu toner-kartutxoa, kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin. Mezu hau ikusiz gero, ordeztu toner-kartutxoa lan handi bat inprimatzen hasi baino lehen.
Mezu hau agertzeko momentua ezartzea
<Kartutxoa agortu da. Aldatzea gomendatzen dizugu.>
Mezu honek toner-kartutxoa agortu dela adierazten du. Toner-kartutxoa berri bat erabiliz ordeztea gomendatzen da. Inprimatzen jarrai dezakezu, baina ez da bermatzen kalitate onarekin inprimatuko denik.
|
|
|
Mezu hau bistaratzen bada, sarrerako faxa memorian gordeko da baina ez da inprimatuko. Gainera, txostenak ez dira inprimatuko, automatikoki inprimatzeko ezarrita badaude ere.
|
Mezu bat agertzen bada
Mezua makina fax bat jasotzen ari denean edo txostenen inprimatze automatikoa ezarrita dagoenean bistaratzen bada, jasotako faxak eta txostenak makinan gordeko dira, behin inprimatuta motelduta ager ez daitezen.
Inprimatutako dokumentuen kalitatea baxua bada
Inprimatutako dokumentuek hurrengo ezaugarriak badituzte, toner-kartutxoetariko bat ia hutsik dagoela esan nahi du. Ordeztu ia hutsik dagoen toner-kartutxoa, mezurik agertzen ez bada ere.
|
Izpi zuriak agertzen dira
|
|
Zati bat motelduta irteten da
|
|
Dentsitate irregularra
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Toner orbanak edo zipriztinak agertzen dira
|
|
Originalen zati hutsek gris kolorea dute inprimatutako dokumentuetan
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Toner-kartutxoen maila begiratzea
Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea begira dezakezu hurrengo prozedurari jarraituz, nahi duzunean. Lan handi bat inprimatzen hasi baino lehen toner maila begiratzea gomendatzen da.

<Gailuaren informazioa>

<Kartutxoaren kantitatea>

Begiratu toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea
Kartutxoaren kantitatea
Toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatea bistaratzen du. Baliteke beste barruko zatien erabilera-epea amaitzea tonerra amaitu baino lehen.
|
|
|
Bistaratutako toner-kartutxoaren kantitatea erreferentzia gisa erabil dezakezu, baina baliteke benetako kantitatea desberdina izatea.
|
ESTEKAK