Hari gabeko LAN bati konektatzea

Hari gabeko routerrak (edo sarbide-puntuak) makina ordenagailu batera konektatzen dute irrati-uhinen bidez. Zure hari gabeko routerrak Wi-Fiz babestutako konfigurazioa (WPS) badu, sarearen konfigurazioa automatikoa eta erraza izango da. Zure sare-gailuek ez badute konfigurazio automatikorik onartzen, edo autentifikazio eta zifratze ezarpenak xehetasunez zehaztu nahi badituzu, konexioa eskuz konfiguratu behar izango duzu. Ziurtatu ordenagailua sarera behar bezala konektatuta dagoela.
Informazio-isuri arriskua
Erabili hari gabeko LAN konexioa zure nahierara eta arriskua zure kontu dagoela. Makina segurua ez den sare batera konektatzen baduzu, baliteke informazio pertsonala hirugarrenei jakinaraztea, hari gabeko komunikazioan erabilitako irrati-uhinak edonora joan ahal dira eta, hormak zeharkatuz.
Hari gabeko LAN sareen segurtasuna
Ondorengo zerrendan makinarekin bateragarria den LAN segurtasuna aipatzen da. Zure hari gabeko routerraren segurtasun-bateragarritasunari buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi zure sare-gailuen eskuliburua edo jarri harremanetan fabrikatzailearekin.
128 (104)/64 (40) bit WEP
WPA-PSK (TKIP/AES-CCMP)
WPA2-PSK (TKIP/AES-CCMP)
Hari gabeko LAN konexiorako behar diren gailuak
Makinak ez dakar hari gabeko routerrik. Aldez aurretik, beharrezkoa bada routerra prestatuta izan.
Hari gabeko routerrak IEEE 802.11b/g/n araua bete behar du eta 2,4 GHz frekuentzia bandan komunikatzeko gai izan behar du. Informazio gehiago jasotzeko, ikusi zure sare-gailuen eskuliburua edo jarri harremanetan fabrikatzailearekin.

Konexioa WPS erabiliz konfiguratzea

WPS erabiltzerakoan, bi modu ezberdin dago erabilgarri: sakatzeko botoiaren modua eta PIN kodearen modua.

Sakatzeko botoiaren modua

Bilatu azpian agertzen den WPS marka zure hari gabeko routerraren paketean. Halaber, ziurtatu zure sare-gailuak WPS botoi bat duela. Konexioa WPS sakatzeko botoiaren modua erabiliz konfiguratzea

PIN kodearen modua

WPS router batzuk ez dira bateragarriak sakatzeko botoiaren moduarekin. Zure sare-gailuaren paketean edo eskuliburuetan WPS PIN kodearen modua aipatzen bada, ezarri konexioa PIN kodea sartuz. Konexioa WPS PIN kodearen modua erabiliz konfiguratzea
Hari gabeko routerra WEP autentifikazioa erabiltzeko ezarrita badago, baliteke konexioa WPS erabiliz ezartzea ezinezkoa izatea.

Konexioa eskuz ezartzea

Hari gabeko konexioa eskuz ezarriz gero, hari gabeko router bat hauta dezakezu edo beharrezko informazioa eskuz sar dezakezu. Metodoa edozein delarik ere, ziurtatu beharrezko konfigurazio-informazioa duzula, SSID eta sare-gakoa barne (SSID eta sare-gakoa begiratzea).

Hari gabeko router bat hautatzea

Hautatu konfigurazio aukera hau konexioa ezkuz konfiguratu nahirik, konfigurazioa ahalik eta era errazenean burutu nahi baduzu. Konexioa hari gabeko router bat hautatuz konfiguratzea

Konfigurazio-informazioa eskuz sartzea

Segurtasun ezarpenak xehetasunez zehaztu nahi badituzu, autentifikazio eta zifratze ezarpenak esaterako, sartu eskuz SSID eta sare-gakoa konexioa konfiguratzeko. Konexioa ezarpen xeheak adieraziz konfiguratzea
18EY-066