HTTP komunikazioa desgaitzea

HTTP sarearen bidezko komunikazioetarako erabiltzen da; adibidez, makina Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz maneiatzen duzunean. USB konexio bat erabiltzen ari zarenean edo HTTP erabiltzen ez zaudenean, HTTP desgaitzeko aukera duzu, erabili gabeko HTTP atakaren bidezko hirugarrenen erasoak saihesteko.
HTTP desgaitzean hainbat sare-gaitasun desgaitzen da, Remote UI (Urruneko EIa), WSD inprimatzea eta Google Cloud Print bidez inprimatzea, esaterako.
1
Ukitu <Menua> <Etxea> pantailan.
2
Ukitu <Sare-ezarpenak>.
PINa sartzeko pantaila bat agertzen bada, sartu PINa zenbaki-teklak erabiliz eta ukitu <Aplikatu>. Sistema Kudeatzailearen PINa ezartzea
3
Hautatu <TCP/IP ezarpenak>  <Erabili HTTP>.
4
Ukitu <Desaktibatuta>.
 <Desaktibatuta>
HTTP komunikazioa desgaitzen du.
 <Aktibatuta>
HTTP komunikazioa gaitzen du.
18EY-085