Segurtasun funtzio sendoak gauzatzea

Baimendutako erabiltzaileek aurreikusi gabeko galerak pairatu ditzakete hirugarrenen erasoak direla eta; adibidez, phising bidez edota datu-lapurketak, datuak sarean dauden bitartean. Informazio garrantzitsua eraso hauen kontra babesteko, makinak segurtasuna eta konfidentzialtasuna hobetzeko hurrengo funtzioak ditu.
TLS komunikazio zifratua
TLS sarearen bidez bidalitako datuak zifratzeko protokolo bat da eta sarritan erabiltzen da web-arakatzaile edota posta elektronikoko aplikazioen bidezko komunikazioarentzako. TLSren erabilerak sare-komunikazio segurua gaitzen du makina ordenagailu batetik edo Remote UI (Urruneko EItik) maneiatzerakoan. TLS komunikazio zifratua gaitzea Remote UI (Urruneko EIarentzat)
IEEE 802.1X autentifikazioa
IEEE 802.1X sarearen baimenik gabeko sarbidea blokeatzeko arau eta mekanismo bat da, erabiltzaile-autentifikazioaren informazioa kolektiboki kudeatuz. Gailu bat 802.1X sarera konektatzen saiatzen bada, gailuaren erabiltzaile-autentifikazioa burutu beharko da konexioa erabiltzaile baimendu batek egina dela frogatzeko. RADIUS zerbitzariak autentifikazio informazioa jaso eta egiaztatzen du, eta sarerako komunikazioa baimentzen edo baztertzen du autentifikazioaren emaitzaren arabera. Autentifikazioak huts egiten badu, LAN etengailu batek (edo sarbide-puntu batek) sarearen kanpoaldetiko sarbidea blokeatuko du. Makina 802.1X sare bati konektatu ahal zaio bezero-gailu gisa. IEEE 802.1X autentifikazioa konfiguratzea
18EY-087