Kontsumigarriak

Ondoren makinan erabilitako kontsumigarriak ordezteko denbora-tarteen inguruko gida bat aurkezten da. Kontsumigarriak erosteko, jo Canon banatzaile baimenduarengana. Kontsumigarriak gordetzeko eta manipulatzeko, jarraitu segurtasun eta osasun neurriei (Kontsumigarriak).
Inprimatze-kalitate hoberena bermatzeko, Canon-en jatorrizko toner-kartutxoak eta zatiak erabiltzea gomendatzen dugu.
Instalazio-ingurunearen, inprimatzeko paper-tamainaren edota dokumentu-motaren arabera, baliteke kontsumigarriak ordeztu behar izatea haien bizi-itxaropen tartea igaro baino lehen.
Ordezko toner-kartutxoak ez dira emandako toner-kartutxoak bezalakoak; beraz, baliteke haien errendimendua ezberdina izatea.

Toner-kartutxoak

Emandako toner-kartutxoak
Makinarekin emandako toner-kartutxoaren batez besteko errendimendua* 900 orrikoa da.
* Batez besteko errendimendua "ISO/IEC 19752" arauan oinarrituta dago ("Inprimagailu-osagaiak dituzten inprimagailu elektrografiko monokromatikoen eta gailu multifuntzioen toner-kartutxoaren errendimenduaren kalkulua"-ri buruzko nazioarteko araua, ISOk [Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea] zabaldua), A4 paper-tamainan inprimatze-dentsitate lehenetsia erabiliz inprimatzean.
Ordezko toner-kartutxoak
Inprimatze-kalitate hoberena bermatzeko, Canon-en jatorrizko toner-kartutxoak erabiltzea gomendatzen dugu.
Canon Genuine Toner Cartridge
Toner-kartutxoaren batez besteko errendimendua*
Canon Cartridge 737
2.400 orri
Toner-kartutxoak ordezterakoan Toner-kartutxuak nola ordeztu
185J-07R