Toner-kartutxoak ordeztea
Makinan mezu bat agertuko da toner-kartutxoa ia hutsik dagoenean. Kontuan izan inprimatze-kalitatea okertuko dela ezer egin gabe inprimatzen jarraituz gero. Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea pantailan begira dezakezu.
Mezu bat agertzen denean
<Eduki kartutxoa prest.>
Mezu honek toner-kartutxoa laster ordeztu behar dela adierazten du. Astindu toner-kartutxoa, kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin. Mezu hau ikusiz gero, ordeztu toner-kartutxoa lan handi bat inprimatzen hasi baino lehen.
Mezu hau agertzeko momentua ezartzea
<Kartutxoa agortu da. Aldatzea gomendatua.>
Mezu honek toner-kartutxoa agortu dela adierazten du. Toner-kartutxoa berri bat erabiliz ordeztea gomendatzen da. Inprimatzen jarrai dezakezu, baina ez da bermatzen kalitate onarekin inprimatuko denik.
Inprimatutako dokumentuen kalitatea baxua bada
Inprimatutako dokumentuetan hurrengo ezaugarriak badituzte, toner-kartutxoetariko bat ia hutsik dagoela esan nahi du. Ordeztu ia hutsik dagoen toner-kartutxoa, mezurik agertzen ez bada ere.
|
Izpi zuriak agertzen dira
|
|
Zati bat motelduta irteten da
|
|
Dentsitate irregularra
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Toner orbanak edo zipriztinak agertzen dira
|
|
Originalen zati hutsek gris kolorea dute inprimatutako dokumentuetan
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Toner-kartutxoen maila begiratzea
Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea nahi duzunean begira dezakezu hurrengo prozedurari jarraituz. Lan handi bat inprimatzen hasi baino lehen toner maila begiratzea gomendatzen da.
Kartutxoaren kantitatea
Toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatea bistaratzen du. Baliteke beste barruko zatien erabilera-epea amaitzea tonerra amaitu baino lehen.
|
|
|
Bistaratutako toner-kartutxoaren kantitatea erreferentzia gisa erabil dezakezu, baina baliteke benetako kantitatea desberdina izatea.
|
ESTEKAK