Arazoen konponketa

Aplikazioaren exekuzioak huts egiten badu, mezu bat eta errore kode bat (hash sinboloa (#) eta ondoren 3 digituko zenbakia) agertuko dira. Jarraian ager litezkeen mezuen xehetasunak eta errore-kodeak erakusten dira.

Hasierako pantailan errore-mezu bat agertzen denean

Aplikazioa aldatu dela hauteman da xxxx-rentzat. Aldaketa hauteman den aplikazioa desgaitu ondoren, ITZALI eta PIZTU berriro. Hautemandako aldaketaren aplikazioa erabiltzeko, instalatu berriro. (xxxx aplikazioaren izena da.)

Instalatutako aplikazio bat manipulatu da.

Aurrez instalatutakoa ez den aplikazioa bat manipulatu bada, baliogabetu egingo da. Instalatu berriz aplikazio horren baliodun kopia bat.
Aplikazioa berriro instalatzeak huts egiten badu, jarri harremanetan zure tokiko baimendutako Canon saltzailearekin edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Could not start the application.

Botoia aldi berean sakatu da aplikazioa desgaituta zegoela.

Botoiak ikusgai jarraitzen badu, sakatu berriz aplikazioa exekutatzeko.
Could not start the application because the necessary information is not registered. Register the information from Remote UI.

Aplikazioa exekutatzeko beharrezkoa den informazioa ez da erregistratu.

Erregistratu Urrutiko EIan Sistema Kudeatzaile moduan eta erregistratu nahitaezko informazioa.
Cannot perform the operation because some settings have been changed from Remote UI, etc. Check the settings.

Uneko ezarpenek aplikazioa exekutatzea eragozten dute.

Erregistratu Urrutiko EIan Sistema Kudeatzaile gisa eta aldatu ezarpenak.
Ustekabeko errore bat dela eta, Inprimatu txantiloia eten da.

Paper neurri pertsonalizatua ez da makinan ezarri.

Paper neuri pertsonalizatua Inprimatu txantiloia funtzioarekin erabiltzeko, paper neurri ezarpenak konfiguratu behar dituzu. Zure makinak paper neurri erregistratzeko aukera eskaintzen ez badu Inprimatu txantiloia ezarpen orrian, erabili eragiketa panela nahi duzun paper neurria <S1> gisa ezartzeko. Zure makinak paper neurri pertsonalizaturako erregistro zenbakia zehaztea uzten badizu ([S1] eta [S3] artean), erabili eragiketa panela nahi duzun erregistro zenbakia ezartzeko.
System tampering has been detected. The system will be initialized.

Aplikazioaren exekuzio sistema manipulatu da.

Jarraitu pantailan azalduko diren jarraibideak eta abiarazi aplikazioaren exekuzio sistema; honetarako Administratzaile baimenak beharko dituzu. Jarri harremanetan zure makinaren administratzailearekin.
Aplikazioaren exekuzio sistema abiarazi ondoren, aplikazio guztien ezarpenak leheneratuko dira.
Aplikazioa exekutatzeko sistemaren hasieratzeak huts egiten badu, jarri harremanetan zure tokiko baimendutako Canon saltzailearekin edo zerbitzu-hornitzailearekin.

Txostenean eta/edo Eginkizun historiaren pantailan errore kode bat agertzen denean

# 804

Transmisioak huts egin du eskaneatzea epean osatu ez delako.

Hodeiko aplikazio bat fitxategiak bidaltzeko erabiltzen denean, ziurtatu eskaneatzen hasi eta transmisioaren hasierara arteko prozedurak 10 minutu baino gehiago irauten ez dituela. Orrialde ugariz osatutako originala bidaltzen baduzu, zatitu originala eta bidali zati bakoitza bere aldetik.
# 099

Inprimatzeak huts egin du fitxategiaren deskarga epean osatu ez delako.

Hodeiko aplikazio bat fitxategiak inprimatzeko erabiltzen duzunean, ziurtatu inprimatu beharreko fitxategia(k) 10 minutu baino gutxiagotan deskargatzen d(ir)ela. Optimizatu fitxategia bere tamaina txikitzeko edo zatitu orriak beharren arabera.
1FC1-00A