Inprimagailuaren egoeraren ezarpenak
Inprimagailu-kontrolatzailea erabiltzen ari zaren inprimagailu-modeloari dagokion egoeran erabiltzeko, kontrolatzaileari aplikatu behar dizkiozu inprimagailu-modeloaren ezarpenak eta aukeren egoera.
Inprimagailua konektatua ez badago, ezarri egoera eskuz, prozedura honi jarraituz. Orobat, elementu batzuk eskuz ezarri behar dituzunez, erreparatu prozedurari horietarako ere.
1.
Bistaratu [Gailuaren ezarpenak] fitxa.
Sakatu [

] (Hasiera) → [Gailuak eta inprimagailuak].
Goiko azalpena Windows 7 eta Server 2008 R2 sistema eragiletarako da.
Windows 8, 8.1, Server 2012 eta Server 2012 R2: mahaigainean, pantailako eskuinaldeko botoi-barra ireki eta egin klik edo sakatu [

Ezarpenak] → [Kontrol-panela] → [Gailuak eta inprimagailuak].
Windows Vista eta Server 2008: Sakatu [

] (Hasiera) → [Kontrol-panela] → [Inprimagailuak].
Windows Server 2003 eta Server 2003 R2 sistema eragileetan: Sakatu [Hasi] → [Inprimagailuak eta faxak] (edo [Hasi] → [Kontrol-panela] → [Inprimagailuak eta bestelako hardwarea] → [Inprimagailuak eta faxak]).
Egin klik eskuineko botoiarekin erabiltzen ari zaren inprimagailuaren ikonoan → sakatu [Inprimagailuaren propietateak] (edo [Propietateak]).
Egin klik [Gailuaren ezarpenak] fitxan.
2.
Sakatu [

] (Berreskuratu gailuaren egoeraren informazioa).
3.
Egiaztatu bistaratutako ezarpenak eta aukeren egoera.
[Akabera-ezarpenak] eta [Paper-iturriaren ezarpenak] eremuetako bistaratutako edukiak aldatu egin dira.
Aukeren egoera hurrengo ezarpenei aplikatu zaie.
[Paper-iturriaren ezarpenak]
[Paper-iturriaren aukerak]
Aukeren informazioari buruzko xehetasunak eskuratzeko, ikus "
Paper-iturriaren aukeren ezarpenak".
4.
Ezarri eskuz hurrengo elementuak.
5.
Sakatu [Aplikatu].
Funtzio honi buruz
Beharrezko baldintzak
Inprimagailua erabat kontrolatzeko baimena duen kontu bat.
Inprimagailu partekatu baten ingurunean inprimagailuaren informazioa bezero-ordenagailu baten bitartez jasotzeko: ikus instalatzailea Canon Driver Information Assist Service zerbitzarian (inprimagailu-kontrolatzailearen instalatzailetik instala daiteke).