[Kalitatea] fitxa (ezarpenak)
Sakatu esteka hauetako bat, azalpenera joateko.
Ezarpenen deskribapenak
[Profila]
Profil bat hautatzen duzunean gordetako ezarpenak aplikatzen dira. Erabilgarria da maiz erabiltzen diren ezarpenak gordetzeko.
[Gehitu]
Uneko ezarpenak profil gisa erregistra ditzakezu. Izena eta antzeko ezarpenak ezar ditzakezu
[Gehitu profila] elkarrizketa-koadroa aukeran.
[Editatu]
Profilak edita, inporta eta esporta ditzakezu
[Editatu profila] elkarrizketa-koadroa aukeran.
[Irteera-metodoa]
Inprimatze-datuak ateratzeko metodoa hauta dezakezu.
[Inprimatu]
Inprimatze arrunta gauzatzen du.
[Inprimatze seguruaren funtzioa]
Inprimatze-datuei PIN bat eransten zaie eta inprimagailuan gordetzen dira. Funtzioa erabilgarria da dokumentu konfidentzialak eta antzekoak inprimatzean. Erabiltzaile-izena edo PINa ezarri nahi izanez gero, sakatu [Xehetasunak].
[Gorde]
Inprimatze-datuak inprimagailuko ontzi batean gordetzen ditu. Biltegiratze-helburua ezartzeko, sakatu [Xehetasunak]
([Biltegiaren xehetasunak] elkarrizketa-koadroa).
[Editatu eta aurreikusi]
Fitxategi bat baino gehiago fitxategi bakarrean konbinatzen dira inprimatzean. Horrez gain, inprimatze-aurrebista bat ikus eta inprimatze-ezarpenak ere alda ditzakezu. [Blok.] hautatzen baduzu, [Irteera-metodoa] blokeatuta egongo da [Editatu eta aurreikusi] moduan. Funtzioa erabilgarria da bezeroen irteera-metodoak mugatzeko inprimatze-ingurune partekatuetan.
[Blok.] aukera ezar daiteke inprimagailu-kontrolatzaileko pantaila Hasi menutik bistaratzen denean soilik aukera (ikusi Aldatu ezarpen lehenetsiak).
|
[Ezarpen aurreratuak]
Inprimatzeko kalitate-ezarpen zehatzagoak konfiguratzea ahalbidetzen du.
[Kolore-modua]
Koloretan inprimatzea edo grisen eskalan (zuri-beltzean) inprimatzea zehatz dezakezu. [Auto. [Koloretan/ZB]] hautatuz gero, inprimagailuak automatikoki detektatuko du orrialde bakoitza koloretan edo zuri-beltzean inprimatu behar den.
[Eskuzko kolore-ezarpenak]/[Eskuzko gris-eskalaren ezarpenak]
Kolorea, distira eta kontrastea doi ditzakezu.
[Honi buruz]
Inprimagailu-kontrolatzailearen bertsioa erakusten du.
[Berrezarri lehenetsiak]
Ezarpen guztietan balio estandarrak (lehenetsiak) berrezartzen ditu.
[Ikusi ezarpenak]
Uneko ezarpenak begira ditzakezu zerrenda batean.
[Hizkuntza-ezarpenak]
Pantailako hizkuntza ezartzea ahalbidetzen dizu.