Faxak bidaltzeko funtzioak murriztea
Faxak bidaltzeko hainbat muga ezar ditzakezu. Honek hirugarrenek informazioa jasotzea edo dokumentuak nahi gabe helburu okerretara bidaltzea ekidin dezake.
Sartutako fax-zenbakia berrestea
Erabiltzaileak zenbaki-teklekin helburuko fax-zenbakia sartzean akatsik egin ez dezan, berrespen pantaila bistaratzea ezartzeko aukera duzu.
<Menua>

<Funtzio-ezarpenak>

<Bidali>

<Fax-ezarpenak>

<Berretsi idatzitako fax-zk.>

<Aktibatuta>


Ordenagailu batetik faxak bidaltzea murriztea
Erabiltzaileei PC faxaren (faxak ordenagailu batetik bidaltzea) erabilera debekatzeko aukera duzu.
<Menua>

<Funtzio-ezarpenak>

<Bidali>

<Fax-ezarpenak>

<Onartu fax-kont. TX>

<Desaktibatuta>


Igorpen sekuentzialak murriztea
Fax bat hainbat helburutara aldi berean bidaltzeko funtzioa (igorpen sekuentziala) debeka dezakezu.
<Menua>

<Funtzio-ezarpenak>

<Bidali>

<Fax-ezarpenak>

<Murriztu igorpen sekuentziala>

<Aktibatuta>


ESTEKAK