Txostenak eta zerrendak inprimatzea

<Sail-IDa> bakoitzarentzako kopia edo eskaneatze kopurua eta makinaren ezarpenak bezalako informazioa begiratzeko txostenak eta zerrendak inprima ditzakezu.

Txostenentzako eta zerrendentzako inprimatze-ezarpenak konfiguratzea

Txostenak eta zerrendak bi aldetatik inprima ditzakezu.

Sail IDaren inprimatzeen guztizko kopuruari buruzko txostena inprimatzea

Sail-IDen kudeaketa txostena
Sail-IDen kudeaketa gaituz gero, <Sail-IDa> bakoitzarentzako inprimatutako guztizko bolumena begiratzeko aukera duzu Sail-IDen kudeaketa txosten bat inprimatuz. Inprimatutako dokumentuen guztizkoa begiratuz, paper eta toner-kartutxo horniduren kudeaketa hobetzeko aukera duzu.

Komunikazioaren emaitzen inguruko txostenak ezartzea

Posta elektroniko, fax eta I-Fax bidalketa/jasotzearen edo karpeta partekatuan eta FTP zerbitzarian gordetzearen emaitzen inguruko txostenak inprimatzeko aukera duzu. Hainbat txosten automatikoki inprimatu daitezke; besteak, ordea, errore bat gertatzen bada baino ezin dira inprimatu.
Inprimatutako "Result" (emaitza) zerrenda batek "NG" badu, errorearen xehetasunak emaitzaren ondoan agertzen den "#" aurretik duen hiru digituko zenbakiaren bidez begira ditzakezu. Informazio gehiago jasotzeko, ikusi "Arazoen konponketa (FAQ)" lineako eskuliburuen web-orrian.
Posta elektroniko eta I-Faxarentzako txostenek makina eta posta elektronikoaren zerbitzariaren arteko transmisioaren emaitza adieraziko dute, eta ez makinaren eta hartzaile-helbidearen artekoa.
Komunikazio Kudeaketa Txostena
Bidalitako eta jasotako dokumentuen fax eta posta elektronikoaren egunkariak begiratzeko, inprimatu Komunikazio Kudeaketa Txosten bat. Txostena automatikoki inprimatu daiteke 40 transmisio burutu ondoren; bestela, eskuz inprimatzeko aukera duzu ere bai.
Fax TX emaitzen txostena
Bidalitako fax dokumentuen egunkariak begiratzeko aukera duzu Fax TX emaitzen txosten bat inprimatuz. Txostena transmisio bat burututako bakoitzean inprimatu daiteke edo bidaltzerakoan errore bat gertatzen denean soilik.
Posta elektroniko/I-Fax/Fitxategi TX emaitzen txostena
Bidalitako dokumentuen I-Fax edo posta elektronikoaren egunkariak begira ditzakezu, eta karpeta partekatuetan edo FTP zerbitzarian gordetako dokumentuak ere bai, posta elektroniko/I-Fax/Fitxategi TX emaitzen txostena inprimatuz. Txostena transmisio bat burututako bakoitzean inprimatu daiteke edo bidaltzerakoan errore bat gertatzen denean soilik.
Komunikazioaren emaitza
Posta elektroniko edo I-Fax bidalketan edota karpeta partekatu batean edo FTP zerbitzarian gordetzean errore bat gertatzen bada, txostenak ez du errore koderik izango. Errore kodea begiratzeko, inprimatu Komunikazio Kudeaketa Txosten bat (Komunikazio Kudeaketa Txostena).
TX emaitzen txostena
Jasotako fax eta I-Fax dokumentuen egunkariak begiratzeko aukera duzu RX emaitzen txosten bat inprimatuz. Txostena transmisio bat burututako bakoitzean inprimatu daiteke edo jasotzerakoan errore bat gertatzen denean soilik.

Ezarpen zerrendak inprimatzea

Makinan erregistratutako inprimatze-informazioa eta ezarpenak zerrenda gisa inprimatzeko aukera duzu.
Helbide liburuaren zerrenda
Helbide liburuan <Markatze kodetua>, <Gogokoak> eta <Taldea> gisa erregistratuko hartzaileen zerrenda begiratzeko, inprimatu helbide liburuaren zerrenda bat.
Erabiltzaileen datuen zerrenda / Sistemaren kudeatzaileen datuen zerrenda
Ezarpenen zerrenda begira dezakezu (Menu-zerrenda ezartzea) eta makinan erregistratutako edukia ere bai erabiltzaileen datuen zerrenda bat edo sistemaren kudeatzaileen datuen zerrenda bat inprimatuz. Bi zerrendetan makinan erregistratutako firmware bertsioa, paper-tamaina eta mota agertzen dira eta Komunikazio Kudeaketa Txostenen, TX emaitzen txostenen eta RX emaitzen txostenen inprimatze-ezarpenak.
Erabiltzaileen datuen zerrendan ez da hainbat ezarpen agertzen, sare-ezarpenak eta kudeaketa-ezarpenak, esaterako. Ezarpenen elementuak egiaztatzeko, inprimatu sistemaren kudeatzaileen datuen zerrenda.
IPSec politiken zerrenda
Makinan erregistratutako politika-izenen eta IPSec ezarpenen zerrenda begiratzeko aukera duzu IPSec politiken zerrenda bat inprimatuz.

Makinaren erabilera-egoerari buruzko txostenak eta zerrendak inprimatzea

Makinaren egoeraren txostena, toner-kartutxoen erabilera egunkariak eta PCL edo PS moduan erabilgarri dauden letra-moten zerrenda inprima ditzakezu.
Eko Txostena
Hileko inprimatutako guztizko bolumena eta energia-kontsumoa ikusi dezakezu txosten baten bidez. Txosten honek, erabilera-egoeran oinarrituz, papera eta energia-kontsumoa aurrezteko baliagarriak izan daitezkeen aholkuak ditu.
Energia-kontsumoa makina erabiltzen den tokiko baldintzen eta ingurunearen arabera aldatu daiteke.
Kontsumigarrien egoeraren txostena
Makinan instalatutako kontsumigarrien egoera egiazta dezakezu txosten baten bidez.
PCL letra-mota zerrenda
PCL moduan erabilgarri dauden letra-moten zerrenda begiratzeko aukera duzu txosten baten bidez.
PS letra-mota zerrenda
PS moduan erabilgarri dauden letra-moten zerrenda begiratzeko aukera duzu txosten baten bidez.
Kartutxoen egunkariaren txostena
Toner-kartutxoen erabilera egunkariak ikus ditzakezu txosten baten bidez.
68UX-0A8