Toner-kartutxoa ordeztea

Ohar mezu bat agertuko da pantailan toner-kartutxoetan geratzen den kantitatea txikia denean edo inprimatu ezin denean, tonerra agortu delako. Kontuan izan inprimatze-kalitatea kaltetu daitekeela arazoa konpondu gabe inprimatzen jarraituz gero. Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea pantailan begira dezakezu (Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea begiratzea).

Mezu bat agertzen denean

Bistaratuko den mezua toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatearen araberakoa da. Agertzen den mezuaren arabera, ziurtatu ordezko toner-kartutxo bat duzula edo ordeztu toner-kartutxoa.
Toner-kartutxoa ordeztu baino lehen
Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
Ordezko piezak
<Prestatu kartutxoa.> 
<Kartutxo Agortzen>
<Kartutxoa agortu da>

Inprimatutako dokumentuen kalitatea baxua denean

Inprimatutako dokumentuetan hurrengo ezaugarriak badituzte, toner-kartutxoetariko bat amaituta dagoela esan nahi du. Ordeztu ia hutsik dagoen toner-kartutxoa, mezurik agertzen ez bada ere.
Toner-kartutxoa ordeztu baino lehen
Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
Arrastoak agertzen dira/Inprimatzea irregularra da
Zati bat motelduta irteten da
Dentsitate irregularra
Puntu zuriak agertzen dira
Toner orbanak edo zipriztinak agertzen dira
Originalen zati hutsek gris kolorea dute inprimatutako dokumentuetan

Toner-kartutxoa ordeztu baino lehen

Jarraitu hurrengo prozedurari toner-kartutxoa ordeztu baino lehen. Baliteke mezua desagertzea edo inprimatze-kalitatea hobetzea.
1
Ireki aurrealdeko estalkia.
2
Kendu toner-kartutxoa.
3
Astindu toner-kartutxoa 5 edo 6 aldiz, behean agertzen den bezala, kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin.
4
Instalatu toner-kartutxoa.
Bultzatu gehiago mugitzen ez den arte.
5
Itxi aurrealdeko estalkia.

Toner-kartutxoa ordezteko prozedura

Irakurri produktu honekin datorren "Lehen urratsak" eskuliburuko neurriak toner-kartutxoa ordeztu baino lehen. Eskuliburuak eta haien edukiak
1
Ireki aurrealdeko estalkia.
2
Kendu toner-kartutxoa.
3
Atera ordezko toner-kartutxoa bere kutxatik.
4
Astindu toner-kartutxoa 5 edo 6 aldiz, behean agertzen den bezala, kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin.
5
Instalatu toner-kartutxoa.
Bultzatu gehiago mugitzen ez den arte.
6
Itxi aurrealdeko estalkia.
68UX-09Y