Hodeiko zerbitzuarekin lotutako funtzioak
Hodeiko zerbitzura lotuz, erabiltzailea eta gailuaren erabilera-egoera egiazta daitezke, erabiltzen ari zaren modeloaren arabera.
uniFLOW Online Express
Hodeian "maizterrak" sortuz eta erabiltzailearen informazioa eta gailuak erregistratuz, zerbitzaria eraiki gabe erabil ditzakezu funtzio hauek.
|
Maizterra sortzeko eta erabiltzeko argibideak nahi badituzu, jarri harremanetan Canon saltzaile baimendu batekin. uniFLOW Online Express-i buruzko xehetasunak nahi badituzu, joan hona: " First Steps Guide". |
Gailua erabiltzeko ingurune segurua sortzen duen "Autentifikazio-funtzioa"
uniFLOW Online Express-en erabiltzaileak eta gailuak erregistratuz, inprimatzeko ingurune seguru eta pertsonalizatua sor dezakezu zerbitzari lokalik gabe. Ingurune horretan arazoak saihets ditzakezu (adibidez, erabiltzaile batek beste norbaitek inprimatutakoak eramatea) eta, besteak beste, gailuaren pantaila zuretzat soilik pertsonaliza dezakezu.
Honako hauek egin daitezke uniFLOW Online Express-en autentifikazio-funtzioa erabiliz:
Autentifikazio-funtziorako erabiltzailearen informazioa erabili
Autentifikazio-informazioa kudeatu: adibidez, ID txartelak eta PIN kodeak
Autentifikazio-metodoa eta autentifikazio-sistema aldatu*
*Administratzaileek soilik
"Kontuak eta txostenak funtzioa" erregistroak eta kostuak egiaztatzeko
Funtzio honek uniFLOW Online Express-eko maizter berak erregistratuta/konektatuta dituen gailuen erabilera kalkulatzen du, eta ondoren txostena sortzen du. uniFLOW Online Express-eko autentifikazio-funtzioarekin lotuta, erabiltzaile bakoitzaren erabilera-egunkaria egiaztatzeko aukera ematen dizu funtzio horrek, eta kopiatutako/eskaneatutako orrialde bakoitzaren kostuari buruzko taulak sortzen ditu, gailu bakoitzaren kostua kalkulatu/egiaztatu ahal izan dezazun.
"Eskaneatze-funtzio soila" eskaneatutako datuak helbide elektroniko batera edo hodeira bidaltzeko
Funtzio honi esker, zure helbide elektronikora bidal ditzakezu eskaneatutako dokumentuak (Neure buruari eskaneatu), edo zuzenean kanpoko hodei-zerbitzuan gorde.
Zehaztapen nagusiak
Autentifikazio-funtzioa
Erabiltzailea erregistratzeko metodoak | Office 365TM kontua lotuz CSV formatuan kargatuz Erabiltzaileak helbide elektronikoaren bidez erregistratuz Eskuz |
Erabiltzailea autentifikatzeko sistemak | Microsoft Azure Active Directory Active Directory Federation Services-ekin integratutako Office 365TM Zure konpainiako Active Directory gunea Kanpoko SNS zerbitzuekiko lotura (Single Sign-On) |
Autentifikazio-metodoak | PIN kodea ID txartela ID txartela + PIN kodea
|
Kontuak eta txostenak funtzioa
Txosten mota | Erabiltzaile bakoitzaren erabilera-egunkaria Gailu bakoitzaren erabilera-egunkaria Erabiltzaile guztien kopiatze/inprimatze/eskaneatze/fax egunkariak Gailu guztietako kopiatze/inprimatze/eskaneatze/fax egunkariak (aldi guztiak) Gailu guztietako kopiatze/inprimatze/eskaneatze/fax egunkariak (zehaztutako aldia) |
Eskaneatze-funtzio soila
Bidali/gorde funtzioa | Neure buruari eskaneatu (mezu elektronikoa bidaltzea), Google Drive-ra eskaneatu |
Fitxategi-formatua | TIFF, PDF |