Helbide-liburuaren CSV fitxategi bat inportatzeko nola editatu jakiteko, ikusi Helbide-liburuko elementuak. |
1 | Sakatu [Address Lists] hemen [Import/Export Individually]. |
2 | Sakatu [Export...]. PINa sartzeko orrialde bat agertzen bada, sartu PINa eta sakatu [OK]. |
3 | Konfiguratu beharrezko ezarpenak. [Address Lists] Hautatu esportatzeko helbide-zerrenda. Kontuan izan helbide-zerrendak gorde eta gero, helbide-zerrendak lehenetsitako izenera bueltatuko direla. [Security Level] Segurtasun-maila ezarri dezakezu [Custom Format] hautatu bada [File Format]-erako. [Level 1] hautatzean, funtzio anitzeko Canon inprimagaillu guztietara inportatu dezakezu. [Level 2] hautatzean, helbide-zerrendako datuen pasahitza enkriptatuta egongo da [Level 1]-en baino metodo seguruago baten bidez. Dena den, [Level 2] onartzen duten makina-modeloetara baino ezin dira datuak inportatu ([Security Level] ezarpena duten modeloak). [File Format] Hautatu esportatzeko datuen fitxategi-formatua. Hautatu [Custom Format] helbide-zerrendetan erregistratutako informazio guztia funtzio anitzeko beste Canon inprimagailu batera inportatu nahi duzunean, edo hautatu [LDAP Format] edo [CSV Format] fitxategia ordenagailu-aplikazio batek erabili behar badu. Kontuan izan, dena den, [LDAP Format] hautatuz gero, helbide elektronikoak eta fax zenbakiak baino ez direla gordeko. Esportatutako datuendako pasahitza ezartzea <Gehitu pasahitza helbide liburua esportatzeko>-erako ezarri <Bai> (<Gehitu pasahitza helbide liburua esportatzeko>). Ezarpen hori konfiguratzean, pasahitzez babesteko elementuak [Export Address Lists] pantailan bistaratuko dira. Pasahitza ezarri bada, pasahitz zuzena idazten bada baino ezingo dira datuak inportatu. CSV formatuan esportatutako datuak editatzea Helbide-liburuaren zutabe bakoitzeko informazioa ezagutzeko, ikusi Helbide-liburuko elementuak. Baliteke datuak ongi inportatu ahal ez izatea makinaren bertsio zahar batean inportatzerakoan. |
1 | Sakatu [Address Lists] hemen [Import/Export Individually]. |
2 | Sakatu [Import...]. PINa sartzeko orrialde bat agertzen bada, sartu PINa eta sakatu [OK]. |
3 | Konfiguratu beharrezko ezarpenak. [Address Lists] Hautatu inportazio-helmuga den helbide-zerrenda. [Import Method] Hautatu [Add] inportatutako helmugak gehitu nahi badituzu dagoen helbide-zerrenda ezabatu gabe, edo hautatu [Delete and Overwrite] dagoen helbide-zerrenda ezabatu, eta datuak inportatutako helmugekin gainidatzi nahi badituzu. [File Path] Sakatu [Browse...] eta zehaztu inportatzeko fitxategia. [File Format] Hautatu inportatzeko datuen fitxategi-formatua. Hautatu [Custom Format] funtzio anitzeko Canon inprimagailuentzat prestatutako formatuan dauden fitxategien kasuan (*.abk), hautatu [LDAP Format] LDAP formatuko fitxategien kasuan, edo hautatu [CSV Format] CSV formatuko fitxategien kasuan (*.csv). [Decrypt Address List Authentication Information] Enkriptatutako fitxategiak inportatzerakoan, hautatu kontrol-laukia eta idatzi konfigurazio datuak esportatu zirenean sartu zen pasahitz bera. |