Trabatutako paperak paper-iturburu batean

Egiaztatu trabatutako paperaren kokalekua pantailan, eta jarraitu beheko prozedura papera kentzeko.
Berretsi erabili baino lehen
Irekita dagoen edozein tapa itxi.

Trabatutako paperen garbiketa 1. eta 2. paper-tiraderetan

1
Ikusi paper-tiraderaren goi-eskuineko estalkian papera trabatuta dagoen.
Ireki paper-tiraderaren goi-eskuineko estalkia.
Papera trabatuta badago, emeki atera geziak markatzen duen norabidean.
2
Emeki itxi paper-tiraderaren goi-eskuineko estalkia klik egin arte.
3
Ikusi paper-tiraderan papera trabatuta dagoen.
Ireki paper-tiradera.
Papera trabatuta badago, emeki atera geziak markatzen duen norabidean.
Sakatu paper-tiradera klik egin arte.
Paper-tiradera ixten duzunean, kontuz ibili hatzak ez harrapatzeko, min har baitezakezu.
Eragiketa etenarekin jarraitzeko edo trabatutako-paperak garbitzen jarraitzeko segi irakurtzen argibideak pantailan.

Trabatutako paperen garbiketa 3. eta 4. paper-tiraderetan

1
Ikusi paper-tiraderaren goi-eskuineko estalkian edo behe-eskuineko estalkian papera trabatuta dagoen.
Ireki paper-tiraderaren goi-eskuineko estalkia eta behe-eskuineko estalkia.
Papera trabatuta badago, emeki atera geziak markatzen duen norabidean.
2
Emeki itxi paper-tiraderaren goi-eskuineko estalkia eta behe-eskuineko estalkia klik egin arte.

695J-0JH