Sarritan erabilitako ezarpenak erregistratzea
Sarritan erabilitako ezarpenak "ezarpen gogoko" gisa erregistratzen badituzu, ezarpen berak bizkor berreskuratzeko aukera izango duzu kopiatzerakoan, faxak bidaltzean edo eskaneatzen duzun bakoitzean. Halaber, "ezarpen gogoko" gisa ezarpen korapilatsuak erregistratzen badituzu, eragiketak errazteko hauek bizkor berreskuratu ahal izango dituzu. Halaber, Etxea pantailan bistaratutako lasterbide-botoi bati erregistratutako ezarpen konbinazioak esleitzeko aukera duzu. Atal honetan sarritan erabilitako ezarpenak nola erregistratzen diren eta kopia bat egiterakoan hauek nola berreskuratzen diren azaltzen da.
|
|
|
Halaber, sarritan erabilitako ezarpenetan fax edo eskaneatze-hartzaile bat erregistratu dezakezu, baina ezin izango duzu hura aldatu behin erregistratuta. Hartzaile bat aldatzeko, ezabatu ezarpenak eta, ondoren, erregistratu berriz.
|
Ezarpenak erregistratzea
1
Hautatu <Kopiatu> Etxea pantailan.
Etxea pantaila
2
Aldatu erregistratu beharreko ezarpenen balioak.
Oinarrizko kopiatze eragiketak
3
Hautatu <Beste ezar. batzuk>

<Gogoko ezarpenak>.
4
Hautatu erregistratu gabeko ezarpenak eta hautatu <Erregistratu>.
Erregistratutako ezarpen baten edukia aldatzeko, hautatu ezarpena eta ondoren hautatu <Editatu>.
5
Begiratu erregistratu beharreko ezarpenen xehetasunak eta hautatu <Erregistratu>.
Erregistratu beharreko ezarpen baten balioa aldatzeko, hautatu ezarpena.
Ezarpenaren izena aldatzeko, hautatu <Izena>. Testua nola sartzen den begiratzeko, ikusi
Testua sartzea.
6
Hautatu ezarpenak lasterbide-botoi gisa erregistratu behar ote diren.
<Bai> hautatuz gero, mezu bat agertuko da. Begiratu mezua eta ondoren hautatu <Ados>. Erregistratutako ezarpen-konbinazioa Etxea pantailari gehituko zaio lasterbide-botoi gisa.
Etxea beteta badago eta ezinezkoa bada lasterbide-botoia gehitzea, erabili <Hasier. pant. ez. > erregistratutako botoiak edo hutsuneak ezabatzeko.
Etxea pantaila pertsonalizatzea
|
|
|
Erregistratutako ezarpenak makina itzaltzean ere mantentzen dira.
Erregistratutako ezarpen bat ezabatu nahi baduzu, hautatu <Kopiatu>  <Beste ezar. batzuk>  <Gogoko ezarpenak>  hautatu ezarpenak eta hautatu <Ezabatu>  <Bai>.
|
Erregistratutako ezarpenak berreskuratzea
Hautatu behar duzun ezarpen konbinazioa ezarpen faboritoetan.
<Kopiatu>

<Beste ezar. batzuk>

<Gogoko ezarpenak>

Hautatu berreskuratu beharreko ezarpen konbinazioa eta hautatu <Aplikatu>
|
|
|
Ezarpen konbinazioa berreskuratu ondoren, kopiatzeko ezarpenak behar bezala alda ditzakezu ere bai.
|
ESTEKAK