Papera kargatzeko oinarrizko metodoa

Atal honetan sarritan erabiltzen den papera kargatzeko metodoa deskribatzen da, adibidez, paper soila edo paper birziklatua. Kargatu normalean paper-tiraderan erabiltzen duzun papera. Erabili erabilera anitzeko erretilua denboraldi baterako paper-tiraderan kargatzen ez den paper mota edo tamaina bat erabiltzen duzunean.
Aukerako cassette elikatze unitaterako jarraitu papera kargatzeko 2. kaxoiaren prozedura.

Papera paper-tiraderan kargatzea

1
Eutsi paper-tiraderaren kirtena eta erakarri gelditzen den arte.
1. paper-tiradera
2. paper-tiradera
2
Doitu paper-giden kokapena.
Lerrokatu ezkerreko eta aurrealdeko gidak kargatu beharreko paperarentzako tamaina-adierazpenekin, gida bakoitzaren goialdea bultzatzen duzun bitartean hura mugituz.
1. paper-tiradera
2. paper-tiradera
Mugitu gidak haien kokalekuan klik egiten duten arte. Ezkerreko gida eta aurrealdeko gida behar bezala lerrokatuta ez badaude, paper-tamaina ez da behar bezala agertuko ukipen-pantailan. Halaber, gidak ondo doitzea beharrezkoa da, papera trabatzea, inprimatze-emaitza ilunak edota makinaren barrualdea zikintzea saihesteko.
Paperaren tamainaren indikatzaileak
Paper kaxoian agertzen diren paper tamaina indikatzaileetako laburdurek paper tamainak horrela adierazten dute:
LGL: Legal
LTR: Letter
EXEC: Executive
STMT: Statement
Kontutan hartu paper tamainaren indikatzaileek makina honetan erabili ezin diren paper tamainak izan ditzaketela. Erabili daitezkeen paper tamainei buruzko informazioa ikusteko, ikusi Papera erabilgarria.
3
Papera prestatu.
Haizea eman paper-pilari eta lerrokatu ertzak gainazal lau baten kontra arin joz.
Haizea eman paper-pilaren lau aldeetan.
Ziurtatu paper-orrien artean aire adina dagoela.
4
Kargatu papera.
Ziurtatu paper-tiraderaren paper-tamainaren ezarpena paper-tiraderan kargatu beharreko tamainarekin bat datorrela.
Kargatu paper-pila inprimatzeko aldea ahoz gora duela eta paper-tiraderaren aldeko paretaren kontra.
1. paper-tiradera
2. paper-tiradera
Papera kargatzean, ez gainditu gehienezko kargaren lerroa
Ziurtatu paper-pilak ez duela gehienezko kargaren lerroa gainditzen. Paper gehiegi kargatzeak papera trabatzea eragin dezake.
Papera (gutun-azalak izan ezik):
Gutun-azalak:
Logotipo bat duen papera erabiltzen baduzu, kontuz honen orientazioarekin paper-iturrian kargatzerakoan. Aurretik inprimatutako papera kargatzea
Gutun-azalak kokatzerakoan, kontuz hauek sartu baino lehen orientazioarekin eta prestaketekin. Gutun-azalak kargatzea
Paper-iturri bakoitzean kargatu daitekeen papera ezagutzeko, ikusi Papera erabilgarria.
Paper-paketean paperaren zein alde kargatu behar den inguruko argibideak badaude, jarraitu argibide horiei.
Baliteke papera gainjartzea sartzerakoan edo papera trabatzea, paperaren moztutako gainazalaren arabera. Baliteke moztutako gainazalaren efektua murriztea paperaren orientazioa aldatuz eta hura berriz kargatuz.
Papera agortzen bada eta inprimatzea gelditzen bada, kargatu paper-pila berri bat. Inprimatzea paper-pila berria kargatzean berrabiaraziko da.
5
Sartu kontuz paper-tiradera makinan.
Paper-tamaina eta mota aldatzean
Makinan paper mota ezberdin bat kargatuz gero, aldatu ezarpenak. Ez badituzu ezarpenak aldatzen, makinak ezingo du behar bezala inprimatu. Paper-tiraderaren paper-tamaina eta mota zehaztea
Paper tamaina aldatzekotan, aldatu paper tamainaren etiketa behar den moduan. Kontutan hartu paper tamainaren etiketak makina honetan erabili ezin diren paper tamainak izan ditzakela.

Papera erabilera anitzeko erretiluan kargatzea

1
Ireki erabilera anitzeko erretilua.
Atera erretiluaren luzapena tamaina handiko papera kargatzeko.
2
Doitu paper-gidak paperaren tamainarekin bat etor daitezen.
3
Papera prestatu.
Haizea eman paper-pilari eta lerrokatu ertzak gainazal lau baten kontra arin joz.
Haizea eman paper-pilaren lau aldeetan.
Ziurtatu paper-orrien artean aire adina dagoela.
Bereziki gardenkiak erabiltzerakoan, banandu guztiz kargatu baino lehen.
4
Sartu papera erabilera anitzeko erretiluan papera gelditzen den arte.
Kargatu papera inprimatzeko aldea behera begira dagoela.
Papera guztiz sartu denean, paper-tamaina eta mota zehazteko pantaila agertuko da.
Papera kargatzean, ez gainditu gehienezko kargaren lerroa
Ziurtatu paper-pilak ez duela gehienezko kargaren lerroa gainditzen (). Paper gehiegi kargatzeak papera trabatzea eragin dezake.
Logotipo bat duten gutun-azalak edo papera erabiltzen badituzu, kontuz hauen orientazioarekin paper-iturrian kargatzerakoan.
Gutun-azalak kargatzea
Aurretik inprimatutako papera kargatzea
Sartu paper satinatua banan-banan.
5
Egiaztatu paper-tamaina eta mota, eta hautatu <Aplikatu>.
Tamaina libreko papera kargatuz gero, edo bistaratutako tamaina edo mota kargatutako paperarenarekin bat ez badator, ikusi Erabilera anitzeko erretiluaren paper-tamaina eta mota zehaztea.
Baliteke papera trabatzea edo bestelako inprimatze-arazoak gertatzea inprimagailuaren kontrolatzailean bistaratutako paper-tamaina eta mota erabilera anitzeko erretiluan kargatutako paperarekin bat ez badatoz.
<Eman lehentasuna kont. ezarpenei inp.> <Aktibatuta> moduan badago, inprimagailuaren driver ezarpenek lehentasuna izango dute helburu anitzeko erretilua paper-iturri bezala ezarrita badago inprimagailuko lanentzat. <Eman lehentasuna kontrolatzailearen ezarpenei inprimatzean>
AHOLKUAK
Inprimatutako paperaren atzealdean inprimatzea (2 aldetako orri baten 2. aldea)
Inprimatutako paperaren atzealdean inprimatzeko aukera duzu. Lautu inprimatutako paperaren edozein kiribil eta sartu papera erabilera anitzeko erretiluan, inprimatzeko aldea behera begira duela (aurretik inprimatutako aldea gora begira). Ondoren, hautatu <Atzeal. eskuz inp. (2 aldetatik soilik)> pantailan paper mota aukeratzeko.
Makina honekin inprimatutako papera baino ezin duzu erabili.
Gardenkiak kargatzea
A4 tamainako gardenkiak paper-tiraderetan edo erabilera anitzeko erretiluan kargatu ditzakezu. Gardenkiak kargatzerakoan, kontuan izan hurrengo puntuak.
Gardenkiak banan-banan kargatzea gomendatzen da.
Gardenkiak paper-tiraderetan edo erabilera anitzeko erretiluan kargatuta utziz gero, baliteke orriak elkarri itsastea edo papera trabatzea. Inprimatzen amaitzean, gorde gelditzen diren gardenkiak bere jatorrizko paketean eta ez biltegiratu tenperatura altua edo hezetasun handia duten tokietan.
6J8C-02R