Paper-trabaketak kendu
0YAS-0JF
Paper-trabaketa bat gertatzen bada, pantailan mezu bat, trabatutako paperaren kokalekua eta garbitzeko prozedura bistaratzen dira. Pantaila ikusita trabatutako papera nola garbitu ez badakizu, ikusi
Paper-trabaketa kokalekuak trabatutako papera garbitzeko. Trabatutako paperak garbitzerakoan neurriei buruzko informazioa jasotzeko, ikusi "Segurtasun-argibide garrantzitsuak" hemen: Lehen urratsak eta hemen:
Aukerako tresna.
Neurriak trabatutako paperak garbitzerakoan 
Ez itzali potentzia.
Inprimatutako datuak ezabatu egiten dira argi-indarra itzaltzen duzunean. Kontuz ibili fax bat jasotzerakoan.
Papera urratua dagoenean
Kendu paper osoa zatiak geratzen ez direla ziurtatzeko.
Ez kendu indarrez makinatik trabatutako originalak edo papera.
Hauek indarrez kentzen badira, makinaren zatiak hondatu litezke, eta abar. Ezin baduzu papera kendu, jarri harremanetan zure Canon banatzaile baimenduarekin.
Trabatutako paper guztiak garbituta daudenean
Kendu berehala eskuak makinatik eta aukerako tresnatik arropa eta eskuak zilindroetan ez harrapatzeko.
Kontuz ibili aukerako tresna erabiltzen ari zarenean.
Baliteke kopiak eta inprimaketak aukerako tresnatik irtetea trabatutako paperak garbitzen ari zarenean. Kontuz ibili instalatutako aukerako tresna erabiltzen ari zarenean.
Paper-trabaketak sarri gertatzen badira 
Papera sarritan trabatzen bada, nahiz eta makinarekin eta aukerako tresnekin arazorik ez egon, egiaztatu hurrengoa.
Paper-gidak txarto lerrokatuta daude?
Bateratu paper-gidak paper-iturburuan dagoen paperarekin.
Paper-orriak gainjarri egiten dira sartzerakoan?
Paper-trabaketak gertatzen badira orriak gainjartzen direlako, bikargatu papera orientazioa aldatuz.
Paper mota egokia al da?
Sakatu <Egoera-kud.>

<Gailuaren informazioa>

<Paper-informazioa> eta egiaztatu paper mota.
Paper-iturburuan kargatutako papera ez bada paper-motaren ezarpenean zehaztutako bezala, ikusi
Papera kargatzea paper-mota berriz ezartzeko.
Paper lodia edo satinatua erabiltzen baduzu erabilera anitzeko erretiluan kargatzeko, baliteke paperak trabatzea garauen noranzkoa dela eta. Kasu honetan, paperaren orientazioa (bertikala/horizontala) aldatzen, baliteke paper trabatzeak saihestea.
Paper-zatiak geratzen dira makinan?
Baliteke paper-zatiak makinan geratzea trabatutako papera kendu ondoren. Papera trabatu den kokalekua ireki, eta kendu geratu diren paper-zatiak (ez atera papera indar eginez).
Paper-trabaketa kokalekuak
Trabatutako paperaren kokalekuei eta hauek garbitzeko metodoari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi ondorengo diagrama eta erreferentziak.
|
|
|
Baliteke papera trabatuta ez egotea begiratzen ari zaren kokalekuan. Kasu horretan ere, jarraitu pantailaren argibideak kokaleku guztiak egiaztatzeko.
Papera trabatu dela jakinarazten duen pantaila papera garbitu arte bistaratuko da.
<Itxi> sakatzen baduzu papera trabatu dela adierazten duen pantailan, eragiketak burutzen jarraitzeko eta ezarpenak zehazteko aukera dago berehala paper-traba kendu gabe.
Ez kendu papera pantailan agertzen dena ez den beste kokaleku batetik. Honek beste kokalekuetan paper trabak edo irteera-dokumentuetan orri batzuk ez agertzea eragin dezake.
|