Erabilera anitzeko erretiluaren paper-tamaina eta mota zehaztea

Hemen agertzen den pantaila papera erabilera anitzeko erretiluan kargatzean bistaratzen da. Jarraitu pantailako argibideei kargatutako paperaren tamaina eta motaren araberako ezarpenak zehazteko.
Goian agertzen den pantaila bistaratzen ez bada papera kargatzean
Erabilera anitzeko erretiluan beti paper bera kargatzen baduzu, paperaren ezarpen-eragiketak saihesteko aukera duzu paper-tamaina eta mota ezarpen lehenetsi gisa erregistratuz. Ezarpen lehenetsia erregistratzen baduzu, ordea, ez da goiko pantaila bistaratuko. Pantaila bistaratzeko, hautatu <Zehaztu papera kargatzean> (Erabilera anitzeko erretiluarentzako paper-ezarpen lehenetsiak erregistratzea).
1
Hautatu paper-tamaina.
Kargatutako paper-tamaina bistaratzen ez bada, hautatu <Beste tam. batzuk>.
Paper-tamaina pertsonalizatua kargatzean
A5 paper-tamaina kargatzean
Orientazio horizontalaren kasuan, hautatu <A5>. Orientazio bertikalaren kasuan, hautatu <A5R>.
Orientazio horizontala
Orientazio bertikala
Honi buruz: <Tamaina librea>
Sarritan aldatu behar baduzu kargatu beharreko paperaren tamaina, ezarri hona: <Tamaina librea>; honek ezarpenak aldatzeko beharrezkoak diren pausuak murriztuko ditu. Errore mezu bat bistara dezakezu baita ere, inprimagailuaren kontrolatzaileko ezarpena kargatutako paperaren tamainatik oso ezberdina denean. <Ek. paper-tam. librea bat ez datorrenean>
2
Hautatu paper mota.
Honi buruz: <Librea>
Sarritan aldatu behar baduzu kargatu beharreko paperaren tamaina, ezarri hona: <Librea>; honek ezarpenak aldatzeko beharrezkoak diren pausuak murriztuko ditu. Hala ere, kontuan izan konfigurazio horri esker makinak inprimatu dezakeela, baita inprimagailuaren kontrolatzaileko paper-motaren ezarpena eta makinan benetan kargatutako paper-motaren artean desorekarik badago ere.
Inprimagailuaren kontrolatzailean paper-motaren ezarpena [Auto.] denean, makinak paper-mota [1. soila] denean bezala funtzionatzen du.
6X92-02F