Ordezko piezak

Atal honetan makinak erabilitako ordezko piezak (kontsumigarriak) deskribatzen dira. Erosi ordezko piezak makina erositako Canon banatzaile baimenduari. Jarraitu segurtasun neurriei ordezko piezak manipulatu eta gordetzerakoan.
Kontsumigarri originalak
Canon-ek aldi oro sortzen ditu teknologia-berrikuntzak Canon-ek fabrikatutako toner, kartutxo eta zatietan, Canon makina multifuntzioetan erabiltzeko diseinatuak.
Gozatu inprimatze errendimendu eta bolumen hobezinak eta kalitate handiko kopiak bezalako abantailak Canon-en teknologia aurreratu berriei esker.Beraz, Canon kontsumigarri originalak erabiltzea gomendagarria da zure Canon makina multifuntzioetan.
Ordezko piezak erabiltzeko eta gordetzeko, begiratu produktu honekin datorren "Lehen urratsak" eskuliburuan agertzen diren neurriak.
Uneko ordezko pieza kopurua begiratzeko aukera duzu. Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea begiratzea
Inprimatzearen kalitatea mantentzeko, makinak kalibrazio automatikoa egiten du ingurune-baldintzen aldaketak kontutan hartuz. Makinak kalibrazio automatikoa egiten du piztuta dagoenean edo lo modutik irtetean ere. Kalibrazioak tonerra erabiltzen du; beraz, toner-kartutxoen bizitza murriztuko da.
Koloreko toner-kartutxoak erabiltzen dira nahiz eta zuri-beltzean inprimatu. Era berean, zuri-beltzeko inprimatzea asko erabiltzen bada, kolore bakoitzerako geratzen den inprimatu daitezken orri kopurua murriztuko da.
Baliteke ezarpen lehenetsia (4 ordu) baino laburragoa den itzaltze automatiko epe bat adierazteak toner-kartutxoen biziraupena murriztea.

Kontsumigarriak

Ordezko toner-kartutxoa

Inprimatze kalitate egokirako, Canon jatorrizko tonerrak erabiltzea gomendatzen da.
Canon jatorrizko tonerra
Pisua
Canon Toner T09 Black (beltza)
Canon Toner T09 Yellow (horia)
Canon Toner T09 Magenta (magenta)
Canon Toner T09 Cyan (ziana)
Gutxi gorabehera 2,2 kg
Kontuz toner faltsuekin
Kontuan izan Canon toner faltsuak daudela merkatuan.Toner faltsuak erabiltzeak inprimaketa-kalitate edo makinaren errendimendu txarra ekar dezake.Canonek ez du erantzukizunik bere gain hartzen toner faltsu bat erabiltzearen ondoriozko matxura, istripu edo kalteen kasuan.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri global.canon/ctc.
Toner-kartutxoak ordezteko, ikusi Toner-kartutxoa ordeztea.
6X92-06H