Toner-kartutxoa ordeztea

Ohar mezu bat agertuko da pantailan toner-kartutxoetan geratzen den kantitatea txikia denean edo inprimatu ezin denean, tonerra agortu delako. Kontuan izan inprimatze-kalitatea kaltetu daitekeela arazoa konpondu gabe inprimatzen jarraituz gero. Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea pantailan begira dezakezu (Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea begiratzea).

Mezu bat agertzen denean

Bistaratuko den mezua toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatearen araberakoa da. Agertzen den mezuaren arabera, ziurtatu ordezko toner-kartutxo bat duzula edo ordeztu toner-kartutxoa.
Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
Ordezko piezak
<Prestatu kartutxoa.> 
<Kartutxo Agortzen>
<Kartutxoa agortu da>

Inprimatutako dokumentuen kalitatea baxua denean

Inprimatutako dokumentuetan hurrengo ezaugarriak badituzte, toner-kartutxoetariko bat amaituta dagoela esan nahi du. Ordeztu ia hutsik dagoen toner-kartutxoa, mezurik agertzen ez bada ere. Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
Arrastoak agertzen dira/Inprimatzea irregularra da
Zati bat motelduta irteten da
Dentsitate irregularra
Puntu zuriak agertzen dira
Toner orbanak edo zipriztinak agertzen dira
Originalen zati hutsek gris kolorea dute inprimatutako dokumentuetan

Toner-kartutxoa ordezteko prozedura

Irakurri produktu honekin datorren "Lehen urratsak" eskuliburuko neurriak toner-kartutxoa ordeztu baino lehen. Eskuliburuak eta haien edukiak
1
Ireki aurrealdeko estalkia.
2
Kartutxoen erretilua atera.
3
Atera beharreko toner-kartutxoa gora igo eta atera makinatik.
4
Atera ordezko toner-kartutxoa estalkiaren materialetik.
1
Tiratu estalkiaren materialaren erlaitzatik toki lau batean.
2
Atera toner-kartutxoa.
5
Astindu toner-kartutxoa 5 edo 6 aldiz, behean agertzen den bezala, kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin.
Ez ukitu toner-kartutxoaren behealdean dagoen danborraren azala.
6
Instalatu toner-kartutxoa.
Koloreko toner-kartutxo bakoitzak bere erretena du toner-kartutxoen erretiluan, eta erretilu hori dagokion kolore-etiketarekin adierazita dago (). Kokatu toner-kartutxo bakoitza berari dagokion erretenean.
Toner-kartutxoaren beheko azalera agerian geratzen da; beraz, kontuz ibili toner-kartutxoa erretenaren markoaren kontra ez jotzeko, bertan sartzean.
7
Sartu berriro toner-kartutxoen erretilua, eta itxi aurreko estalkia.
Aurreko estalkia itxi eta berehala, doitze bizkorra (Doitze bizkorra) hasiko da.
6X92-066