Makinaren funtzioak murriztea

Baliteke makinaren hainbat funtzio oso gutxitan erabiltzea edo erabilera desegokiarentzako aukerak ematea. Segurtasuna hobetzeko, makina ezar dezakezu bere gaitasunak murriztu ditzan funtzio horiek guztiz edo partzialki desgaituz.
Ordenagailu batetik inprimatzea murriztea
Ordenagailu batetik dokumentu seguruak soilik inprimatzea ahalbidetu dezakezu, honela, ezingo da inprimatze lanik egin makinan PINa sartu ezean. Ordenagailu batetik inprimatzea murriztea
USB funtzioak murriztea
USB konexioak gailu periferikoekin errez konektatzea ahalbidetzen du, baina baliteke honek segurtasun arriskuak eragitea, hala nola, informazioa filtratzea. Ordenagailu batekin USB bidez konektatzea edo USB gailu batean gordetzea murrizteko aukera duzu. USB funtzioak murriztea
HTTP komunikazioa desgaitzea
Sarearen bidez eragiketarik egiten ari ez bazara, adibidez, makina USB konexio baten bidez erabiltzean, HTTP komunikazioa desgaitzeko aukera duzu, HTTP atakaren bidez eraso bat jasatea ekiditeko. HTTP komunikazioa desgaitzea
Urruneko kudeaketa desgaitzea
Remote UI (Urruneko EIa) erabiltzen ari ez bazara, funtzioak desgaitu ditzakezu makina urrunetik baimenik gabe maneiatua izatea ekiditeko. Remote UI (Urruneko EIa) desgaitzea
6X92-04F