AirPrint erabiliz inprimatzea

iPad, iPhone, iPod touch edo Mac gailu batetik inprima dezakezu inprimagailuaren kontrolatzailerik erabili gabe.
Sistemaren eskakizunak
AirPrint erabiliz inprimatzeko, ondorengo Apple gailuetako bat behar da.
iPad (modelo guztiak)
iPhone (3GS edo ondorengoa)
iPod touch (3. belaunaldia edo ondorengoa)
Mac (Mac OS X 10.7 edo ondorengoa)*
OS X v10.9 edo ondorengoa USB konexioa erabiltzerakoan
Sare-ingurunea
Ondorengo inguruneetako bat behar da.
Makina eta Apple gailu bat LAN berera konektatuta dauden ingurune bat.
Makina eta Apple gailu bat zuzenean konektatuta dauden ingurune bat.
Mac bat makinarekin USB bidez konektatuta dagoen ingurune bat.
Inprimatzeko, <Erabili IPP inprimatzea> <Aktibat.> gisa ezarri behar da. AirPrint erabiliz erabilgarri dauden funtzioen ezarpenak aldatzea

iPad, iPhone edo iPod touch batetik inprimatzea

1
Ziurtatu makina piztuta eta Apple gailuari konektatuta dagoela.
Hau nola egiaztatzen den jakiteko, ikusi Sare-ingurunea konfiguratzea.
Zuzeneko konexioari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi Zuzenean konektatzea (Sarbide-puntu modua).
2
Zure Apple gailuaren aplikaziotik, ukitu menuaren aukerak bistaratzeko.
3
Ukitu [Print].
4
Hautatu makina hau [Printer] aukeran.
Sarera konektatutako inprimagailuak hemen bistaratzen dira. Hautatu makina hau urrats honetan.
AirPrintekin bateragarriak ez diren aplikazioetan ez da agertzen makina hau hautatzeko [Printer] aukera duen pantaila. Ezin duzu aplikazio horiek erabiliz inprimatu.
5
Adierazi inprimatzeko ezarpenak beharrezkoa bada.
Eskuragarri dauden ezarpenak eta paper-tamainak ezberdinak izango dira erabiltzen duzun aplikazioaren arabera.
6
Ukitu [Print].
Inprimatzea hasten da.
Inprimatze-egoera begiratzea
Inprimatzerakoan, sakatu bitan Apple gailuaren Hasiera botoia ukitu [Print].

Mac batetik inprimatzea

1
Ziurtatu makina piztuta eta Mac ordenagailuarekin konektatuta dagoela.
Hau nola egiaztatzen den jakiteko, ikusi Sare-ingurunea konfiguratzea.
2
Gehitu makina Mac ordenagailura hemendik: [System Preferences] [Printers & Scanners].
Makina jadanik gehitu bada, ez da ekintza hau egin behar.
3
Ireki dokumentu bat aplikazio batean eta bistaratu inprimatzeko elkarrizketa-koadroa.
Inprimatzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzeko metodoa ezberdina da aplikazioaren arabera. Informazio gehiago jasotzeko, ikusi erabiltzen ari zaren aplikazioaren eskuliburua edo Laguntza atala.
4
Hautatu makina inprimatzeko elkarrizketa-koadroan.
Mac ordenagailura konektatutako inprimagailuak bistaratzen dira. Hautatu makina hau urrats honetan.
5
Adierazi inprimatzeko ezarpenak beharrezkoa bada.
Eskuragarri dauden ezarpenak eta paper-tamainak ezberdinak izango dira erabiltzen duzun aplikazioaren arabera.
6
Sakatu [Print].
Inprimatzea hasten da.
6X92-03J