Inprimatze seguruaren bidez inprimatzea

Atal honetan, dokumentu bat aplikazio baten bidez dokumentu seguru gisa nola inprimatu azaltzen da. Atal honen lehenengo zatiak dokumentu seguru bat makinara nola bidali azaltzen du; bigarren zatiak, berriz, makinan dokumentu segurua nola inprimatu.

Dokumentu seguru bat ordenagailutik makinara bidaltzea

1
Ireki dokumentu bat aplikazio batean eta bistaratu inprimatzeko elkarrizketa-koadroa.
2
Hautatu makina honetarako inprimagailuaren kontrolatzailea eta sakatu [Preferences] edo [Properties].
3
Hautatu [Inprimatze segurua] hemen: [Irteera-metodoa].
[Informazioa] pantaila gainerakorra bistaratuko da. Begiratu mezua eta sakatu [Yes] edo [No].
4
Zehaztu behar diren inprimatze-ezarpenak eta sakatu [Ados].
Aldatu bereizlea ezarpenen arabera.
5
Sakatu [Print] edo [OK].
Dokumentu segurua makinara bidali ondoren, bertako memorian gordeko da inprimatzeko zain.

Dokumentu seguruak inprimatzea

Makinara bidalitako dokumentu seguruak inprimatzen ditu. Baliozko denbora-tarte bat (Baliozko denbora aldia aldatzea dokumentu seguruentzat) igaro ondoren, dokumentu segurua makinaren memoriatik kenduko da eta ezingo da inprimatu.
Dokumentu seguruak inprimatu gabe uzten badira, memoria beteko dute eta baliteke makinak ezin izatea dokumentu arruntak (babesik gabekoak) ere inprimatu. Inprimatu dokumentu seguruak ahal bezain laster.
Dokumentu seguruek zenbat memoria betetzen duten begira dezakezu.
<Egoera-kud.>  <Gailuaren informazioa>  <Inprimatze seguruaren mem.-erab.>
1
Hautatu <Inprimatze segurua> Etxea pantailan. Etxea pantaila
2
Hautatu inprimatu nahi duzun dokumentu seguruaren kontrol-laukia eta sakatu <Hasi>.
PIN bereko hainbat dokumentu hauta ditzakezu.
Erabiltzailearen aukerarako pantaila bat bistaratzen bada
Memorian bi erabiltzaile edo gehiagoren dokumentu seguruak gordeta badaude, erabiltzailea hautatzeko pantaila bat agertuko da fitxategiak hautatzeko pantaila baino lehen. Hautatu zure erabiltzaile-izena.
Dokumentu seguru bat ezabatzea
Hainbat dokumentu batera ezaba ditzakezu. Hautatu ezabatu nahi duzun dokumentu seguruaren kontrol-laukia eta sakatu <Ezabatu>.
3
Sartu PINa eta hautatu <Aplikatu>.
2. urratsean PIN ezberdinak dituzten hainbat dokumentu hautatzen dituzunean, mezu bat bistaratzen da. Hautatu <Itxi> eta hautatu dokumentu seguruak berriro 2. urratsean.
Inprimatzea hasten da.
Inprimatzea ezeztatu nahi baduzu, hautatu <Utzi> <Bai>.

Baliozko denbora aldia aldatzea dokumentu seguruentzat

Baliozko denbora-tartea alda dezakezu, hau da, dokumentu seguruaren datuak makinara bidaltzen diren momentutik dokumentua ezabatzen den arte igarotzen den denbora-tartea.
1
Hautatu <Menua> Etxea pantailan. Etxea pantaila
2
Hautatu <Funtzio-ezarpenak>.
3
Hautatu <Inprimatze segurua>.
Saioa hasteko pantaila agertzen bada, sartu ID eta PIN zuzenak. Makinan saioa hastea
4
Hautatu <Inp. segurua ezabatzeko ordua>.
<Inp. segurua ezabatzeko ordua> ezin denean hautatu
Ezarri <Erabili inprimatze segurua> hona: <Aktibat.>.
Inprimatze segurua desgaitzea
Ezarri <Erabili inprimatze segurua> <Desakt.> gisa eta gero berrabiarazi makina.
5
Zehaztu zenbat denboraz gorde behar dituen makinak dokumentu seguruak eta hautatu <Aplikatu>.
Dokumentu segurua makinaren memoriatik ezabatu egingo da hemen zehaztutako denbora igaro baino lehen ez baldin bada inprimatzen.
6
Hautatu <Aplikatu>.
7
Hautatu <Ados>.
8
Berrabiarazi makina. Makina berrabiaraztea
6X92-036