IPv6 helbideak ezartzea

Makinaren IPv6 helbideak Remote UI (Urruneko EIaren) bidez konfigura daitezke. IPv6 helbideak ezarri baino lehen, begiratu IPv4 helbidearen ezarpenak (IPv4 ezarpenak ikustea). IPv6 helbideak erabiltzeko, IPv4 ezarpen zuzenak ezarri behar dituzu. Makinak ondorengo motetako hainbat IPv6 helbide izan ditzake:
Mota
Deskribapena
Lotura lokaleko helbidea
Azpisare edo lotura batean baino balioduna ez den helbide bat, router batetik kanpoko gailuekin komunikatzen erabili ezin dena. Lotura lokaleko helbide bat automatikoki ezartzen da makinaren IPv6 funtzioa gaitzean.
Eskuzko helbidea
Eskuz sartzen den helbidea. Helbide hau erabiltzean, zehaztu aurrizkiaren luzera eta router helbide lehenetsia.
Egoerarik gabeko helbidea
Makinaren MAC helbidea eta routerrean agertzen den sarearen aurrizkia erabiliz automatikoki sortzen den helbidea. Egoerarik gabeko helbideak baztertu egiten dira makina berrabiarazterakoan (piztean).
Egoeradun helbidea
DHCPv6 erabiltzen duen DHCP zerbitzari batetik lortutako helbidea.
Makina Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz konfiguratzean burutu beharreko oinarrizko eragiketei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi Menu aukerak Remote UI (Urruneko EItik) konfiguratzea.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Hautatu [Network Settings]  [IPv6 Settings].
4
Sakatu [Edit].
5
Hautatu [Use IPv6] kontrol-laukia eta konfiguratu beharrezko ezarpenak.
[Use IPv6]
Hautatu kontrol-laukia makinan IPv6 gaitzeko. IPv6 erabiltzen ez denean, garbitu kontrol-laukia.
[Stateless Address 1]
Hautatu kontrol-laukia egoerarik gabeko helbide bat erabiltzerakoan. Egoerarik gabeko helbide bat erabiltzen ez denean, garbitu kontrol-laukia.
[Use Manual Address]
IPv6 helbide bat eskuz sartu nahi baduzu, hautatu kontrol-laukia eta sartu IP helbidea, aurrizkiaren luzera eta router helbide lehenetsia dagokion testu-laukian.
[IP Address]
Sartu IPv6 helbide bat. Ezin da "ff"-z hasten den helbiderik sartu (edo multidifusioko helbiderik).
[Prefix Length]
Sartu sarearen helbidearentzako zenbat bit erabilgarri dagoen adierazten duen zenbaki bat.
[Default Router Address]
Zehaztu router lehenetsiaren IPv6 helbidea beharrezkoa bada. Ezin da "ff"-z hasten den helbiderik sartu (edo multidifusioko helbiderik).
[Use DHCPv6]
Hautatu kontrol-laukia egoeradun helbide bat erabiltzerakoan. DHCPv6 erabiltzen ez denean, garbitu kontrol-laukia.
6
Sakatu [OK].
7
Berrabiarazi makina. Makina berrabiaraztea
Ezarpenak zuzenak diren egiaztatzea
Ziurtatu ordenagailuarekin Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila bistaratu daitekeela makinaren IPv6 helbidea erabiliz. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
Eragiketa-panelean ezarpenak hautatzea
IPv6 ezarpenak <Menua> atalean ere eskuragarri daude Etxea pantailan. <IPv6 ezarpenak>
Inprimagailuaren kontrolatzailea instalatu ostean IP helbidea aldatu duzunean
Ataka berri bat gehitu behar duzu. Inprimagailuaren atakak konfiguratzea
6X92-00L