Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea

Urrunetik erabiltzeko, makinaren IP helbidea web-arakatzaile batean sartu eta Remote UI (Urruneko EIa) abiarazi behar duzu. Lehendabizi, begiratu makinari ezarritako IP helbidea (Sare-ezarpenak bistaratzea). Galderarik baduzu, jarri harremanetan zure sare-administratzailearekin.
1
Hasi web-arakatzailea.
2
Sartu "http://<makinaren IP helbidea>/" helbide-eremuan eta sakatu [ENTER] tekla.
IPv6 helbide bat erabili nahi baduzu, idatzi IPv6 helbidea kortxete artean (adibidez: http://[fe80::2e9e:fcff:fe4e:dbce]/).
Segurtasun-alerta bat bistaratzen bada
Baliteke segurtasun-alerta bat bistaratzea Remote UI (Urruneko EIaren) komunikazioa zifratuta badago (TLS erabiltzeko gakoa eta ziurtagiria konfiguratzea). Ziurtagiri edo TLS ezarpenek akatsik ez badute, jarraitu webgunea arakatzen.
3
Hasi saioa Remote UI (Urruneko EIan).
Sail-IDaren kudeaketa desgaituta dagoenean
Hautatu [System Manager Mode] edo [General User Mode] eta sartu behar duzun balioa [Remote UI Access PIN] eremuan.
[System Manager Mode]
Remote UI (Urruneko EIaren) eragiketa eta ezarpen guztiak burutu ditzakezu. Sartu ID egokia [System Manager ID] eremuan, eta PINa [System Manager PIN] eremuan. Sistema-Kudeatzailearen IDa eta PINa ezartzea
[General User Mode]
Dokumentuen edo makinaren egoera begira ditzakezu, eta hainbat ezarpen alda dezakezu ere bai. Zure dokumentuetako bat inprimatze-ilaran dagoela egiaztatu nahi baduzu edo inprimatze-ilaran dagoen zure dokumentu baten inprimatzea ezeztatu nahi baduzu, sartu dokumentuari dagokion erabiltzaile-izena [User Name] eremuan. Inprimatze-dokumentuen erabiltzailearen izena automatikoki ezartzen da ordenagailuaren izena edo ordenagailuan saioa hasteko izena bezalako datuen arabera.
[Remote UI Access PIN]
[Remote UI Access PIN] ezarrita badago, sartu PINa. Remote UI (Urruneko EI) PINa ezartzea
Sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoenean
Sartu ID egokia [Department ID] eremuan, eta PINa [PIN] eremuan. Sail-IDaren kudeaketa ezartzea
4
Sakatu [Log In].
Atariko orria (orri nagusia) bistaratuko da. Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila

Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila

Remote UI (Urruneko EIan) saioa hasten duzunean, ondorengo atariko orria agertzen da. Atal honetan atariko orrian bistaratzen diren elementuak eta oinarrizko eragiketak azaltzen dira.

[Device Basic Information]

Makinaren uneko egoera eta errore-informazioa bistaratzen da. Errore bat gertatu bada, errore-informazioaren orriaren esteka bistaratuko da.

[Consumables Information]

Paperari buruzko informazioa eta toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatea bistaratzen ditu.

[Support Link]

Hemen adierazitako laguntzaren esteka bistaratzen da: [Support Link], hemen: [License/Other].

Freskatu ikonoa

Unean bistaratutako orria freskatzen du.

[Language]

Remote UI (Urruneko EIaren) pantailentzako erabili beharreko hizkuntza hautatzen du.

[Log Out]

Remote UI (Urruneko EIaren) saioa ixten du. Saioa hasteko orria bistaratuko da.

[Mail to System Manager]

Sistemaren kudeatzaileari zuzendutako mezu elektroniko bat sortzeko leiho bat bistaratzen du. Kudeatzailea hemen adierazitakoa da: [System Manager Information], hemen: [User Management].

[Status Monitor/Cancel]

[Status Monitor/Cancel] orria bistaratzen du. Zain dauden edozein dokumenturen egoera/historia begira dezakezu, baita prozesamendua ezeztatu ere.

[Settings/Registration]

[Settings/Registration] orria bistaratzen du. Saioa Sistema Kudeatzaile moduan hasi baduzu, ezarpenen elementuak alda ditzakezu eta erregistratutako datuak gorde/kargatu ditzakezu. Menu aukerak Remote UI (Urruneko EItik) konfiguratzea

[Application Library]

Aplikazioen Liburutegiaren ezarpen-orria bistaratzen du.
6X92-04S