Txostenak eta zerrendak inprimatzea

Kontsumigarrien baldintzak eta makinaren ezarpenak begiratzeko aukera duzu txostenak eta zerrendak inprimatuz.
Asteriskoak (*)
Baliteke "*1" duten ezarpenak ez bistaratzea erabiltzen ari zaren modeloaren, aukeren edo bestelako ezarpenen arabera.
Baliteke "*2" ikurrarekin markatutako ezarpenak ez agertzea Remote UI (Urruneko EIko) [Display Job Log] kontrol-laukia hautatuta ez dagoenean. Inprimatze-lanen historia ezkutatzea

Konfigurazio orria

Makinaren ezarpenak (Ezarpen-menua), makinan erregistratutako edukiak, eta bestelako informazioa ikusi dezakezu zerrenda gisa. Bestelako informazioak hauek hartzen ditu barne: toner-kartutxoen egoera, inprimatutako orrien kopurua eta makinan kokatutako memoriaren (RAM) ahalmena. (*) asterisko batekin markatutako ezarpen-elementuak jatorrizko ezarpenetatik aldatu direnak dira.

Sare-egoera inprimatzea

Makinan konfiguratutako sareari (Network) buruzko ezarpenak begiratu ditzakezu, zerrenda gisa. Segurtasunari buruzko informazioa ere inprimatzen da, helbideen iragazkiaren ezarpenak eta IPSec ezarpenak barne.

Kontsumig. Egoera inp.t.

Tonerrean geratzen den kantitatea, ohar mezuak eta toner-kartutxo berriak non eros daitezkeen jakiteko informazioa zerrenda gisa ikus daiteke.

IPSec politiken zerrenda

Makinan erregistratutako politika-izenen eta IPSec ezarpenen zerrenda begiratzeko aukera duzu IPSec politiken zerrenda bat inprimatuz.

Posta elektronikoaren RX egunkari zerrenda

Makinan jasotako posta elektronikoen gaiak eta jaso diren data/ordua duen egunkaria begiratu dezakezu, zerrenda gisa.

Orri kontaketaren zerrenda

Sail bakoitzak inprimatutako orrien kopurua ikusi dezakezu txosten bat inprimatuz [Department ID Management] modua gaituta dagoenean.

Kontagailuaren zerrenda

Kontagailu bakoitzak inprimatutako orrien kopuruaren txosten multzokatua inprimatu dezakezu.

Inprim. MEAP sist. Info

Makinan instalatutako MEAP aplikazioei eta MEAP sistemaren aplikazioei buruzko informazioa begiratu dezakezu zerrenda gisa MEAP funtzioa gaituta dagoenean.

Kartutxoen egunkariaren inprimatzea

Toner-kartutxoen erabilera egunkariak begiratu ditzakezu zerrenda gisa.

PCL letra-mota zerrenda

PCL moduan erabilgarri dauden letra motak begira ditzakezu, zerrenda moduan. Letra moten adibideak

PS modu zerrenda

PS moduaren erabilerarako ezarpenak eta makinan erregistratutako barneko informazio-elementuak inprimatzen dira, zerrenda gisa.

Gordetako lanen zerrenda *1

Makinan instalatutako SD txartelean gordetako dokumentuen zerrenda bat inprimatu dezakezu.

Inprimatutako lanen egunkaria *2

Ordenagailutik inprimatu diren dokumentuen egunkari bat inprimatu dezakezu zerrenda moduan.

Gordetako lanen inprimatze egunkaria *1*2

Makinan instalatutako SD txartelean gordetako dokumentuen egunkaria inprimatu dezakezu, zerrenda gisa.

Txostenen inprimatze egunkaria *2

Txostenen ezarpenak eta inprimatze egunkaria inprimatu ditzakezu, zerrenda gisa.

Posta elektronikoen inprimatze-egunkaria *2

Jasotako posta elektronikoen inprimatze-egunkaria inprimatu dezakezu zerrenda gisa.
6XCW-05R