Makina aplikazioen bidez erabiltzea
Erabili aplikazioak makinarekin konektatutako gailu mugikorraren bidez inprimatzeko edo bestelako eragiketak egiteko. Hainbat aplikazio onartzen dira, Canonen aplikazio esklusiboak barne. Erabil itzazu modu egokian, zure gailuaren, aplikazioaren eta egoeraren arabera.
Canon PRINT Business erabiltzea
Aplikazio hau iOS/Android onartzen duten gailu mugikorren bidez inprimatzeko edo bestelako eragiketak egiteko erabiltzen da. Inprimatzeko, ez da beharrezkoa makinan eragiketarik burutzea. Sistema eragile bateragarriei, ezarpen metodo xeheei eta eragiketei buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi aplikazioaren Laguntza edo Canon webgunea (https://global.canon/gomp/).
|
|
|
Canon PRINT Business dohain deskarga dezakezu, baina Internet konexioa ordaindu beharko duzu.
|
Canon Print Service erabiliz inprimatzea
Android inprimatze-azpisistema onartzen duten aplikazioen menutik erraz inprimatzeko aukera duzu. Sistema eragile bateragarriei eta ezarpen eta prozedura xeheei buruz informazio gehiago jasotzeko, ikusi Canon webgunea (https://global.canon/).
Mopria® erabiliz inprimatzea
Makina Mopria® aplikazioarekin bateragarria da ere bai. Mopria® aplikazioari esker, Androidekin bateragarriak diren gailu mugikorretatik inprimatu ahalko duzu eragiketa eta ezarpen komunak erabiliz, inprimagailuak modelo eta fabrikatzaile ezberdinetakoak badira ere. Adibidez, fabrikatzaile ezberdinen inprimagailuak erabiltzen badituzu eta Mopria® onartzen badute edo beste toki bat bisitatzen baduzu eta bertako inprimagailuak Mopria® onartzen badu, modelo eta fabrikatzaile bakoitzaren aplikazio esklusiboa instalatu gabe inprimatzeko aukera izango duzu. Lan-ingurune edo modelo bateragarriei buruzko informazio gehiago jasotzeko, ikusi http://www.mopria.org.
Berretsi Mopria® Ezarpenak
Hasi saioa Remote UI (Urruneko EIan) kudeaketa moduan (
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea)

[Settings/Registration]

[Network]

[Mopria Settings]

[Edit]

Egiaztatu [Use Mopria] kontrol-laukia hautatuta dagoela

[OK]
Google Cloud Print erabiliz inprimatzea
Google Cloud Print onartzen duten aplikazioak eta zerbitzuak erabil ditzakezu ordenagailu edo gailu mugikor batetik inprimatzeko inprimagailuaren kontrolatzailerik erabili gabe.
Google Cloud Print erabiltzea