Kutxa bati izen bat edo PIN bat ezartzea

Kutxa bati izen bat jarri ahal diozu eta baita PIN bat ere kutxa irekitzeko. Kutxari izen lagunkoi bat jartzen badiozu, erraztasunez identifikatuko duzu kutxa inprimagailuaren kontrolatzailea erabiliz dokumentuak gordetzeko tokia hautatzerakoan. PIN bat ezartzen baduzu, bakarrik zenbait erabiltzailek ireki ahal izango dituzte gordetako dokumentuak; horrek segurtasuna hobetuko du.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Box].
3
Hautatu ezarpenak zehaztu nahi dituzun kutxa-zenbakia.
Kutxa PIN batez babestuta dago.
Beheko pantaila bistaratzen denean, sartu PINa eta sakatu [OK].
4
[Settings].
5
Ezarri izena eta PINa.
[Box Name]
Kutxari izen bat ezartzeko, sartu beharrezko karaktereak.
[Set PIN]
PIN bat ezartzeko, hautatu [Set PIN] kontrol-laukia eta sartu PINarentzako zenbaki bat [PIN] testu-laukian. Berresteko, sartu zenbaki bera [Confirm] testu-laukian.
Ezin duzu "0" erabili PINaren lehenengo digitu gisa. Lehenengo digitutik "0" kentzean geratzen den zenbakia ezarriko da PIN gisa.
6
Sakatu [OK].
6XCW-01C