Segurtasuneko arazoak

<Ezarpenak/Gordetzea> ataleko ezarpenak ez dira berrezarri, nahiz eta segurtasun-politikaren ezarpenetan kontrol-laukia desautatu.

Segurtasun-politikarekin batera aldatutako elementuak ezin dira kontrol-laukia desautatuz soilik berrezarri. Desautatu kontrol-laukia, eta aldatu dagozkion ezarpenak botoiaren bidez, edo Urruneko EIko <Ezarpenak/Gordetzea> ataletik.

Ezin dira inportatu segurtasun-politikako ezarpenak.

Jatorriko gailuko pasahitzaren desberdina ezarri duzu segurtasun-politikarako? Ezabatu helmugako gailuko pasahitza edo ezarri jatorriko gailuan dagoen pasahitz bera.
Segurtasun-politikaren ezarpenak babesteko pasahitz bat erabiltzea

Segurtasun-administratzailearen pasahitza idazteko pantaila ageri da, nahiz eta pasahitzik ezarrita ez izan.

Segurtasun-politikako ezarpenak inportatzen badituzu, jatorriko gailuan segurtasun-politikarako ezarrita dagoen pasahitz bera ezarriko da helmugako gailuan. Egiaztatu jatorriko gailuko pasahitza.
6W1X-0J1