Eskaner-kontrolatzailea desinstalatzea (USB bertsioa)

Eskaner-kontrolatzailea desinstalatzeko prozedura azaltzen da hemen.

Eskakizunak

Ordenagailua abiaraztean, hasi saioa administratzaile-pribilegioak dituen erabiltzaile gisa.
Ziurtatu USB kablea gailutik eta ordenagailutik aldez aurretik kentzen duzula.

Prozedurak

Eskaner-kontrolatzailearen 2.36 bertsioa edo berriagoa desinstalatzea

1.
Bistaratu [Aplikazioak] > [Instalatutako aplikazioak] Hasi menuko [Ezarpenak] aukeran.
2.
Egin klik [⋯] aukeran, [Color Network ScanGear 2 USB] tresnarako → egin klik [Desinstalatu] botoian.

Eskaner-kontrolatzailearen 2.35 bertsioa edo lehenagokoa desinstalatzea

1.
Egin klik bikoitza ondorengo karpetako [UnInstall.exe] ikonoan.
32 biteko bertsioa: Color_Network_ScanGear_2\misc\USB\driver\basque\32bit
64 biteko bertsioa: Color_Network_ScanGear_2\misc\USB\driver\basque\x64
2.
Bistaratutako elkarrizketa-koadroan, egin klik [Ados] aukeran.
3.
Desinstalazioaren amaierako mezua bistaratzen denean, sakatu [Ados].

Erlazionatutako gaiak