Mailaketa doitzea

Kolorearen mailaketa-erreproduzigarritasuna ahuldu bada inprimatutako mailaketaren eta inprimatzeko datuen edo dokumentu originalaren artean alde handia egoteraino, mailaketa doitzeak arazoa hobe dezake. Bi doikuntza-mota daude: Erabateko doikuntza eta Doikuntza azkarra.
Baliteke doikuntzak ondo ez burutzea toner kantitate nahikorik ez badago.

Erabateko doikuntza

Zuzendu irudien mailaketa zehaztasunez eta optimizatu erreproduzigarritasuna inprimatzerakoan. Optimizatutako informazioa hurrengo zuzenketa zehatzera arte gordeko da.
Paper tamaina/mota hauek erabil ditzakezu.
Tamaina: A3, A4, 11x17, LTR
Mota: Mehea, Soila, Birziklatua, Lodia
Inprimatutako kolore-tonuak ez badira inprimatze-datuen kolore-tonuen modukoak
Inprimatzeko erabilitako paperaren eta inprimatze-ezarpenen arabera, egin zuzenketak hemen adierazten den moduan.
Paper soilean inprimatzeko, egin zuzenketa honekin: <Mehea/Soila/Birziklatua>*1.
Paper lodian inprimatzeko, lehenengo egin zuzenketa <Mehea/Soila/Birziklatua> aukerarekin*1 eta ondoren honekin: <Lodia>*2.
Paper soilarekin Superfina funtzioa erabiliz inprimatzeko, lehenengo egin zuzenketa <Mehea/Soila/Birziklatua> aukerarekin*1 eta ondoren honekin: <Inprimagailurako 1200 dpi>*1.
Paper lodian Superfina funtzioa erabiliz inprimatzeko, lehenengo egin zuzenketa <Mehea/Soila/Birziklatua> aukerarekin*1 eta ondoren honekin: <Inprimagailurako 1200 dpi>*2.
*1 Egin zuzenketa paper soila erabiliz.
*2 Egin zuzenketa paper lodia erabiliz.
1
Sakatu  (Ezarp./Gorde)  <Doitzea/Mantentzea> <Doitu irudiaren kalitatea> <Doitu auto. mailaketa>.
2
Hautatu doikuntza-mota eta sakatu <Doitze osoa>.
3
Hautatu paper-iturria eta sakatu <Ados>.
4
Sakatu <Hasi inprimatzen>.
Proba-orri bat inprimatuko da.
5
Eskaneatu proba-orria.
1
Kokatu proba-orria beiran.
Kokatu proba-orria pantailako argibideetan adierazten den moduan.
2
Itxi elikagailua eta sakatu <Hasi eskaneatzen>.
Makina proba-orria eskaneatzen hasiko da.
3
Ireki elikagailua eta kendu proba-orria.
4
Errepikatu 4. urratsa (Sakatu <Hasi inprimatzen>) eta 5. (Eskaneatu proba-orria) erabateko doikuntza egiteko.
Erabateko doikuntza hainbat alditan proba-orria atera eta eskaneatzeko pantailako argibideei jarraitu ondoren osatzen da.
Proba-orria ez bada behar bezala inprimatu edozein arrazoirengatik eta argiegi edo ilunegi atera bada erabateko doikuntza egitean, ezarri <Abiarazi doitze osoa erabiltzean> <Bai> aukeran eta exekutatu erabateko doikuntza berriz.

Doikuntza azkarra

Doikuntza honek <Doitze osoa>-n lortutako egoera optimizatua mantentzen du. Doikuntza honen emaitza egokia ez bada, burutu <Doitze osoa>.
1
Sakatu  (Ezarp./Gorde
<Doitzea/Mantentzea> <Doitu irudiaren kalitatea> <Doitu auto. mailaketa>.
2
Hautatu doitzeko papera eta sakatu <Doitze azkarra>.
3
Sakatu <Hasi>.
836X-0W8