Egoera eta egunkariak begiratzea

Urruneko EIa erabil dezakezu prozesatzeko zain dauden dokumentuen egoera begiratzeko, baita prozesatu diren dokumentuen egunkariak ikusteko ere. Makinaren egoera ere begira dezakezu, adibidez erroreen gaineko informazioa eta gainontzeko kontsumigarri kopurua.
Autentifikazioaren kudeaketa pertsonala erabiltzean, <Egoera-monit.> pantailan erabiltzaileak muga ditzakezu ez ditzaten beste erabiltzaileen lanetan eragiketak egin. <Mugatu beste erabiltzaileen lanetarako sarbidea>

Kopien/inprimatzeen egoera begiratzea

Kopiatzeko edo inprimatzeko zain dauden dokumentuen egoera begira dezakezu. Dokumentu bat besteen aurretik koka dezakezu, edota dokumentu bat bertan behera utzi.
Abiarazi Urruneko EIa  [Status Monitor/Cancel]  [Job Status] [Copy/Print]-en

Funtzioa hautatzea

Hautatu begiratu nahi duzun funtzioa eta sakatu [Display].

Eragiketa-botoiak

[Cancel]: Kopiatzea edo inprimatzea bertan behera utziko da. Ezeztatutako dokumentua ezabatu egingo da eta ezin izango da berreskuratu.
[Print Next]: Dokumentua oraingo dokumentuaren ostean inprimatuko da.
[Pause]: Ordenagailu batetik inprimatzen ari diren dokumentuak eten egingo dira. Ezin dituzu kopiatzen ari diren dokumentuak eten. Sakatu [Resume] eten egin den dokumentu bat berriz inprimatzen hasteko.

Dokumentuaren ikonoa

Sakatu ikonoa dokumentuaren inguruko informazio xehatua bistaratzeko.

Bidalitako/jasotako dokumentuen egoera begiratzea

Honako hauen egoera begira dezakezu: bidaltzeko zain dauden fax eta posta elektronikoak, jasotako faxak eta birbidaltzeko zain dauden faxak. Dokumentuak bidaltzeko eta jasotzeko prozesua ere bertan behera utz dezakezu.
Abiarazi Urruneko EIa  [Status Monitor/Cancel]  [Job Status] [Send]-en edo [Receive]

Funtzioa hautatzea

Hautatu begiratu nahi duzun funtzioa eta sakatu [Display].

[Cancel]

Jasotzen edo bidaltzen ari den dokumentua ezeztatu da. Ezeztatutako dokumentua ezabatu egingo da eta ezin izango da berreskuratu.

Dokumentuaren ikonoa

Sakatu ikonoa dokumentuaren inguruko informazio xehatua bistaratzeko.

Gordetako dokumentuen egoera begiratzea

Gordetzeko zain dauden dokumentuen egoera begira dezakezu. Dokumentuak gordetzeko prozesua ere bertan behera utz dezakezu.
Abiarazi Urruneko EIa  [Status Monitor/Cancel]  [Job Status] [Store]-en

[Cancel]

Dokumentua gordetzea bertan behera utzi da. Ezeztatutako dokumentua ezabatu egingo da eta ezin izango da berreskuratu.

Dokumentuaren ikonoa

Sakatu ikonoa dokumentuaren inguruko informazio xehatua bistaratzeko.

Lanen egunkaria begiratzea

Kopiatu, inprimatu, bidali, jaso edota gorde diren dokumentuen egunkaria bistara dezakezu.
Abiarazi Urruneko EIa  [Status Monitor/Cancel]  [Job Log]

[Store in CSV Format]

Egunkariaren datuak CSV (*.csv) fitxategi gisa esportatu eta gorde daitezke ordenagailuan.

Funtzioa hautatzea

Hautatu begiratu nahi duzun funtzioa eta sakatu [Display]. Bistaratuko diren funtzioak ezberdinak izan daitezke zure makinaren ereduaren eta tresna osagarrien arabera.

Makinaren egoera begiratzea

Makinaren inguruko informazio anitza begira dezakezu, adibidez erroreen gaineko informazioa, gainontzeko paper eta toner kopurua, tresna osagarrien gaineko informazioa edota artean inprimatu den orri kopurua.
Abiarazi Urruneko EIa  [Status Monitor/Cancel]  Hautatu begiratu nahi duzun elementua
836X-0ES